Larrialdietarako laguntza medikoa
Larrialdiko laguntza medikoa edozein pertsonaren eskura dago, kontuan hartu gabe nazionalak edo atzerritarrak diren, edo erregularizatuta dauden ala ez. Era berean, beharrezkoa da behar den arreta ematea haurdunaldiaren jarraipenean, erditzean eta erditu ondoren, edo adingabeentzat. Hala ere, horretarako eskubide osoa izateko, Osasun Txartel Indibiduala edo aldi baterako Osasun Laguntzako Agiria (DAST).
Horiek tramitatu gabe izanda ere jaso daiteke laguntza Osakidetzako zentroen bidez. Horrelakoetan, behin osasun arazoa artatuta laguntza medikoa doakoa izan dadin, osasun-zentro batera bideratuko da pertsona, eskabidea aurkez dezan.
Informazio gehiago
Larrialdietarako laguntzaren ordutegia
Ohiko ordutegian, 8:00etatik 17:00ak arte, osasun-zentroek zaintzako mediku bat dute kasu larriez arduratzeko.
Ordutegi horretatik kanpora eta biharamuneko 8:00etara, Areetako Etengabeko Laguntzarako Tokira joan beharko da edo Urdulizko Ospitalera .
112 doako telefonora ere dei egin daiteke, bertatik egoera aztertu eta dagozkion argibideak emango dituzte.