ZER EGIN EMAKUMEEN KONTRAKO TRATU TXARRAK DAUDENEAN
Inork ez du eskubiderik zuri mehatxurik edo min egiteko edo zu iraintzeko. Hurreko senide batek berak ere ez du eskubiderik sexu harremanak izatera behartzeko, jendaurrean iraintzeko, diruaz jabetzeko aukera kontrolatzeko, ezta zure lagunekin edo senideekin harremanetan izatea galarazteko ere.
Beste herrialde batekoa bazara ere, horrelakoren bat bururatzen bazaizu, tratu txarrak jasaten ari zara eta laguntza eska dezakezu:
- Erasoa jasan baduzu edo laster jasango duzula uste baduzu, poliziari edo epaitegiari eska diezaiokezu laguntza, babestu zaitzaten.
- Tratu txarrik jasan baduzu edo beldur bazara, poliziari laguntza eska diezaiokezu, zuzenean edo zure konfiantzako norbaiten bitartez.
- Lesiorik izan baduzu, zoaz osasun etxera. Bertan hartuko zaituzte, lesioak zelan egin dituzun azaldu eta oso baliagarria izango zaizun medikuaren txostenaren kopia eska dezakezu.
- Nahiz eta lesiorik izan ez, laguntza eske etor zaitezke Udalaren Gizarte Zerbitzuetara (Algorta edo Romo). Zure eskubideei buruko informazioa eman eta zure egoeratik irteten lagunduko dizute. Honako hauek eskainiko dizkizute: laguntza psikologikoa, aholkularitza juridikoa, diru-laguntza eta aldi baterako ostatua.
Genero-indarkeriaren biktima gisa aitortutako emakume atzerritarrek, baimenik eduki ezean, aparteko zirkunstantziengatiko bizileku-baimena lor dezakete.
Oinarrizko balibideak
- Polizia: 112 telefono-zenbakia
- Algortako Gizarte Zerbitzuak
- Romoko Gizarte Zerbitzuak
- Tratu Txarren eta Sexu Jazarpenen Biktimei Laguntzeko Telefono Zerbitzua (900 840 111)
24 orduko zerbitzua, doan eta konfidentziala.
- Tratu txarrak izan dituzten emakumeentzat, eta egoera horretaz ohartzen diren pertsonentzat.
- Arreta psikologiko profesionala telefonoz.
- Gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez, frantsesez, errumanieraz, txineraz eta arabieraz erantzuten dira deiak.