Kultura, aisialdia eta kirola
Kultur Arloa
Getxoko Kultur Gelak jardueren urteko egitarau bat du, era askotako ekitaldiak eskaintzen dizkiena herritarrei, betiere guztien lehentasunetara eta gustuetara egokituak.
Kultur Gelak hainbat jardueraren egitarauak egiten ditu gazteentzat eta helduentzat, era guztietako musika jaialdiak (jazza, folka, bluesa, musika klasikoa, korala, habanerak), azokak eta aretoak (eskulangintza, arte joera berriak, komikia), antzerkia, zinema, dantza, bertsolaritza, erakusketak, folkolorea, etab.
Gainera, liburutegi zerbitzua ematen du, erabiltzaileei 100.000 ale baino gehiago eskainiz. Liburuak maileguan hartzeko, liburutegiko txartela eskatu behar da liburutegian bertan. Fondo guztia informatizatuta dago eta edozein zentrok kontsulta dezake.
Halaber, egitarau egonkorra eta iraunkorra du urte osoa aisialdian eta kulturan: antzerki denboraldia, zinema zikloak (Zine-Kluba eta Zinema Paradisua, haurrentzako zinema), erakusketak, hitzaldiak, konferentziak eta beste jarduera batzuk.
Informazio gehiago
Fadura eta Gobelako polikiroldegiak
Hainbat kirol egiteko era askotako instalazioak eskaintzen dituzte: igeriketa, atletismoa, tenisa, gimnasia, saskibaloia, hockeya, etab. Bertan kirol batzuk ere ikas daitezke pertsonal espezializatuak zuzendutako ikastaroei esker.
Ezarritako prezioa ordaindu baino ez da egin behar instalazioetan sartzeko.
Getxoko Kirolak-en harpidedun gisa izena emateko eskakizunak:
- Getxoko Udalaren errolda agiria familia osoarena.
- Bakoitzaren karnet tamainako argazki bat. Hiru urtetik hasita behar da soilik.
- Famili liburua. Ez da behar banako abonatuentzat.
- Alta eskatzeko inprimakia bete.
- Familia ugaritsuaren titulua.
Non?
Udalerriko beste kiroldegi batzuk (ez da bazkide izan behar horiek erabiltzeko)
Musika Eskola
"Andres Isasi" Musika Eskolan musika irakasten zaie musika ikasi nahi duten guztiei.
Musika-tresnak jotzen irakasteko eskaintza osoa dago, era guztietako musikei dagokiena; adina ez da eragozpena horiek ikasteko.
Musika eskola bat eskaintzen da, proiektu pedagogiko erakargarria eta musikaren aldetik eraginkorra izanik.