Mapak eta gida turistikoak
Deskargatu informazio guztia eta Getxoko euskarri turistiko guztiak PDFn!
"GETXO" turismo-katalogoa
Getxo helmuga ezin hobea da bertako itsasoaz eta hondartzez (Bilbotik 20 minutura), euskal gastronomiaz, arkitekturaz, kultura-jaialdi ospetsuez, kirolaz eta jendeaz gozatu ahal izateko. Katalogo hau Getxoko udalerria bisitatzeko gonbidapena da, paisaiaren eta ondarearen edertasuna, azpiegituren kalitatea eta kirolak, tradizioek eta abangoardia kulturalak euskal udalerria janzten duten bizimodua agerrarazten duten argazki ikusgarrien bidez.
Turismo-mapa eta kale-mapa
Getxoko kaleak eta garraio publikoko lineak dituen planoaz gain, Getxora iristen diren turistentzat ezinbestekoak diren 10 bisita eta jarduerak jasotzen dira maparen atzealdean. Gainera, Getxoko mapa honetan hotel-establezimenduak, jatetxeak, pintxo-tabernak aurkituko dituzu, Getxon nola mugitu eta zure bisita aprobetxatzeko beharrezkoak diren datu interesgarri guztiekin, formatu praktiko batean.
Getxon gozatzeko planak
Gida honetan, Getxoko udalerria gertutik ezagutzeko aukera emango dizuten esperientziak proposatuko dizkizugu, eta benetako agertokietan, gure gastronomia, gure tradizioak eta kultura, monumentuak, natura ezagutzeko aukera emango dizugu. Gustu guztietarako planak izango dituzu eskura, "Kostaldea", "Monumentala eta kulturala", "Aktiboa eta Ongizatea" eta "Gastronomikoa" izeneko gaiekin; izan ere, horiek guztiek oroitzapen ezin ederragoa utziko dizute. Plan honek urteko agenda bat du, esperientzia erakargarriez betea: kirol, kultura, gastronomia, jai eta aisialdikoak. Plan bakoitzak Getxon 90 jarduera baino gehiago eskaintzen dituzten enpresen kontaktua du: irteerak eta tourrak itsasontzian, surf eta skate eskolak, piragua, urpekaritza, ur-motoak, mendi-ibilaldiak, eskalada, bizikleta, yoga, bisita gidatuak, produktu gastronomikoen dastaketa, pintxo-tabernetan eta jatetxeetan ibiltzea… Eta askoz gehiago.
Getxo Taxi Tourra
Taxiz gidatutako bi ibilbide audiogidatuei buruzko flyer bat da, eta Getxoko arkitektura- eta kultura-aberastasuna eroso ezagutzeko aukera eskaintzen digu. "Sakoneko" tour bat: ordubeteko ibilbide zirkular honek udalerriaren historia kontatzen du eta 24 puntu interesgarri deskribatzen ditu. Eta "Monumentuz beteriko kostaldea" izeneko tour bat, Bizkaia Zubian (Gizateriaren Ondarea) hasi eta hogei minutuan Portu Zaharrean amaitzen dena, 15 interesgune deskribatuz. Flyer honek narrazioaren interesguneak bisualki identifikatzen laguntzen du, gure taxia haietara hurbiltzen denean.
QR Tour – Ibilbideak zure smartphonea erabiliz
Flyer honetan bi ibilbide proposatzen ditugu, udalerriko eremurik esanguratsuenak eta bertako historiaren berezitasunak ezagutzeko, zure telefono mugikorraren laguntzarekin. Honako hau esperientzia interaktibo ezin hobea da, hots, "Magic fly", zeinaren ibilbidea konpondu beharreko enigmen bidez eta Portu Zaharraren barruko ibilbide baten bidez egituratzen den, doako aplikazio hau deskargatuz: "Getxo, etxez etxeko Portu Zaharra". Aktibatu QR kodeen irakurgailua, eta hurbildu etxeetako paneletan eta plaketan agertzen diren QR kodeetara.
Bizkaia Zubia
Burdinazko koloso horri buruzko liburuxka monografikoa da, hots, Industria Aroaren ordezkari nabarmenenari eta Euskadiko ikonorik ezagunenetako bati buruzkoa. Gizateriaren Ondare izendatua (UNESCO, 2006) munduko Zubi Transbordadore zaharrena eta Bizkaiko historia berrienaren lekuko zuzena da. Liburuxkak bere historiaren datuak, zubia (gaur), data adierazgarriak, bisitaldi turistikoen eskaintza, kokapen-plano txiki bat eta Bizkaia Zubiarekin zerikusia duten udalerriko beste interesgune batzuk biltzen ditu. Ez egon hara joan barik!
Galea
itsaslabar, hondartza eta senadiaz osatutako itsasertzeko kostalde eder honi buruzko liburuxka monografikoa da hau. Liburuxkak inguruko leku estrategikoetan dauden interesguneen datuak biltzen ditu: Andra Mari eliza, Guardako Aingeruaren baseliza, Karmengo Andra Mariren hilerria, Aixerrotako errota, Galeako gotorlekua, eta kokapen-plano txiki bat. Hori guztia, pinu eta amildegietako zelai eta basoen artean. Gozatu zabal!
Portu Zaharra - Liburuxka / Flyer
Benetako eta xarma bereziko leku honi buruzko liburuxka monografikoa da, non jendea urteetan zehar itsasoari lotuta bizi izan den eta gaur egun koadrilak elkartzen diren pintxo batzuk hartu eta hitz egiteko. Liburuxkak bere historiaren datuak, interesguneen deskribapena, bitxikeriak, kokapen plano txiki bat, eskaintza turistiko eta gastronomikoa eta Portu Zaharrarekin zerikusia duten udalerriko beste hainbat interesgune biltzen ditu. Giroa, historia eta tradizioa dituen leku baten bila bazabiltza, Portu Zaharra da zure lekua
Abrako plano-gida
Mapa honetan Abrako badiako hiru udalerri turistikoez gozatzeko ezagutu behar duzuna aurkituko duzu: Santurtzi, Portugalete eta Getxo. Hortxe aurkituko dituzu interesguneak, jateko eta ostatu hartzeko lekuak, jarduera eta esperientzia nabarmenak, jaiak eta ekitaldi nagusien agenda bisitatzeko datu guztiak. Hori guztia kokapen-planoan islatuta dago, eta piktogramak, zenbakiak eta ibilbideen distantzia ageri dira, badiarako bisitaldia errazte aldera.
Flysch Bizkaia mapa
Mapa honek Flysch Bizkaiak Getxotik San Juan de Gaztelugatxeraino egiten duen ibilbidea erakusten du. Ezagutu Bizkaiko kostaldeko harkaitzek ezkutatzen dituzten sekretuak eta ezagutu Flysch Bizkaia ibilbidean aurkituko dituzun 16 Interes geologikoko lekuak.
Deapie
Deapiek Getxo eta getxotarrak ezagutzeko modu berri bat eskaintzen du, eta horretarako ibilibide kulturala antolatu ditu, arkitekturan eta paisaian oinarrituta.
Deskargatu ibilbideen liburuxkak:
Getxo Dog friendly
Goitibeherako testu hau ezinbestekoa da txakurrarekin bidaiatzeko helmuga bila dabiltzan pertsonentzat. Zure kasua bada, Getxon pozik hartuko dugu. Kontsultatu sarbidea bermatzen duten establezimenduen zerrendak, eta, gainera, ongietorria ematen diete: ostatuak, tabernak, jatetxeak eta dendak. Dog-friendly garraioak sartu ditugu: metroa, autobusa, taxia, transbordadorea, igogailua eta txalupa. Horrez gain, bi ibilbide onenak adieraziko dizkizuegu, kostaldea eta barnealdea, eta aisialdirako guneak. Hori guztia mapan markatuta dago. Hori da hori!
Portu Zaharra, etxez etxe
Flyer honek Algortako Portu Zaharrean barrena egin dezakezun ibilbide turistiko interaktiboa erakusten dizu. Izan ere, Portu Zaharreko zenbait fatxadatan jarri diren informazio-panelen bidez, gaur egun bisitan datozen pertsonen gozamenerako auzo zoragarri honen historia azaltzen da. Portuko harrizko kaleetan paseoan bazabiltza, eraikinen fatxadetan jarritako plaka batzuk ikusiko dituzu; bertan jatorrizko izenez gain, QR kodeen bidez etxe bakoitzari buruzko hainbat bitxikeria eta xehetasun historiko ere irakurri ahal izango dituzu mugikorrean. Deskargatu flyer eta eskaneatu QRa; horrela, “Portu Zaharra, etxez etxe” aplikazioa doan lortuko duzu. Presta zaitez aldez aurretik ibilbideaz disfrutatzeko, Portu Zaharreko gastronomiaz informazio guztia edukitzeko eta, zure osasunari buruzko datuak kontrolatzeko ibilbidean zehar egindako ariketaren ostean!
Braillez idatzitako mapa, audioarekin - GUZTIONTZAKO TOKI ATSEGINA
Getxoko Turismo Bulegoak Braillez idatzitako Getxoko mapa eskainiko die bisitariei (euskaraz eta gaztelaniaz). Eskaneatu daitekeen QR kodea izango du eta, horrela, Getxori buruzko informazio turistikoa entzun ahalko da, baita interesguneak nahiz metroko geralekuak ezagutu ere. Honako hizkuntza hauetan eskainiko da adierazitako informazioa: gaztelaniaz, euskaraz, katalanez, ingelesez, frantsesez, alemanez eta italieraz.
Etxe Handien Ibilbidean zehar
Gida praktiko honetan Getxoko arkitekturan dauden jauregi esanguratsuenak aurkituko dituzu. Areetako auzoaren garairik oparoenean eraiki ziren, hau da, XIX mendearen azkenetik XX mendearen hasiera artean. Norbere kontura egin daitekeen ibilbide da; bertan, 29 interpretazio-panel aurkituko dituzu, garai horretako arkitektura-estiloen azalpenekin (Eklektismoa, Ingalaterrako arkitektura tradizionala eta erregionalismoa), arkitekto famatuak eta orduko testuinguru soziala. Areetako eta Arriluzeko Kaietan paseo atsegina egin, eta ¡Getxoko urrezko sasoia gogora ekarri ahalko duzu!.
Hemen ikus ditzakezu gure liburuxka guztiak aldizkari formatuan - ISSUU Getxo Turismo
Interes turistikoko azken berriak Getxo Turismo Buletinean ere ikus ditzakezu
Sustapen materiala, bideoak eta publizitate-kartelak, hemen dituzu deskargatzeko. Partekatu!