Yoga klaseak itsasora begira
Yoga gorputza, arnasketa eta gogamena lotzen dituen diziplina da. Diziplina horrek gorputz-posturak, arnasketa-teknikak eta meditazioa erabiltzen ditu ongizate orokorra hobetzeko. Yoga duela milaka urte sortu zen diziplina espirituala da. Gaur egun, Mendebaldeko pertsona gehienek yoga egiten dute asteko ariketa gisa eta estresa murrizteko metodo gisa. Milurteko diziplina horrek gorputza, gogamena eta espiritua sendatu, zaindu eta indartzen ditu. Horretarako, asanak, arnasketa eta erlaxazioa baliatzen ditu.
Baina, zer dira asanak?
Asanak gogamena eta gorputza orekatzeko praktikatzen diren posturak dira. Postura horiek kontzentrazioa, kontzientzia espaziala eta jardun egokia eskatzen dute, trebetasun bakoitza koordinatzeko eta zer zati aktibatu eta erlaxatu jakiteko, bai eta mugimendu bakoitza egitean arnasketa kontrolatzeko ere. Asanek zailtasun-maila desberdinak dituzte; asana errazak daude (hasiberrientzat), baina baita zail-zailak ere (ikasle aurreratuek praktikatzen dituzte).
Igeretxe hotela, Getxoko erreferentziazko yoga zentroetako bat
Getxon, yoga klase oso bereziak probatzeko aukera duzu. Itsasoaren aurrean Igeretxe hotela dago, Getxoko ostatu ospetsuenetako bat. Bertan ematen diren yoga klaseak benetan zoragarriak dira. Getxon praktikatzen den yoga errestauratiboa ariketa fisikoa egiteko modurik onena da; izan ere, gorputza eta gogamena erlaxatuko dituzu Ereagako hondartzara begira. Igeretxeko yoga saio guztiak erlaxazio gidatuarekin edo yoga nidrarekin amaitzen dira. Diziplina hori ezagutzen ez dutenentzat, Yoga Nidra izeneko yoga estiloa Swami Satyananda Saraswati eta Swami Sivananda yoga maisuek garatutako estiloa da, eta esnatzearen eta lo sakonaren artean dagoen puntura iristea du helburu. Hain zuzen ere, Yoga Nidra sanskritora itzuliz gero, “lo mentalaren yoga” edo “lo psikikoaren yoga” esan nahi du. Yoga Nidra estilo pasibokoa da, eta helburua erlaxazio sakona baina aldi berean kontzientea lortzea da.
Animatu yoga klase bat probatzera Getxoko Igeretxe hotelean. Berdin dio zer maila duzun, irakasleek mugimenduak zure mailara egokitzen lagunduko baitizute, hasiberria zein aurreratua izan.
Getxoko yoga klaseen prezioa (2024):
Yoga klase bakoitzaren prezioa 8 €-koa da.
TOPALEKUA:
Getxoko Igeretxe hotelean, Ereagako hondartzaren aurrean.
Metro Neguri |
DATAK:
Astelehenetik larunbatera.
ORDUTEGIA:
- Astelehena: 19:00.
- Asteartea: 18:00 (hastapena) eta 19:30.
- Asteazkena: 09:30 eta 19:30 (oinarrizkoa).
- Osteguna: 18:00 (hastapena) eta 19:30.
- Ostirala: 09:30.
- Larunbata: 10:00.
EZ AHAZTU:
Arropa erosoa .
BESTELAKOAK:
Klaseen maila desberdinak kontsultatu hileko egutegian.
ANTOLATZAILEA:
Yoganorte Tel. (+34)609876410