Algortako Portu Zaharra - Antzeztutako bisita gidatua
Bisita harrigarri eta dibertigarri honetan, kale estu eta aldapatsuen artean, Portu Zahar berezi honek ezkutatzen dituen alderdi bitxiak eta ohiturak ezagutuko ditugu.
Ibilbidean zehar, Portu Zaharraren bizitzako leku nabarmenak bisitatuko ditugu; besteak beste, Erriberamuneko karela, San Nikolaseko baseliza zaharra eta Faroleko iturria.
Ba al zenekien txo, mutiltxo, izen maitekorra tripulazioko kiderik gazteena zela? Gaur egun, Txo irudia Portu Zaharreko jaietako irudi bihurtu da.
Gainera, Portu Zaharrerako bisita aprobetxatu ahal duzu tabernetan zein jatetxeetan bertako gastronomia dastatzeko.
PREZIOA (2024):
6€ pertsonako.
12 urtera arteko umeak, dohainik.
Bilbao Bizkaia Card: dohainik.
Ordainketa dirutan edo txartelarekin. Ordaindu eta hartu zure sarrera Turismo Bulegoan (Ereaga hondartzan).
DATAK:
ESKAINTZA BERRIAN LAN EGITEN ARI GARA. LASTER INFORMAZIO EGUNERATUA.
ORDUTEGIA:
11:00 - 12:00 (60 minutu)
LEKUA:
Portu Zaharreko arrapalan.
Neguriko metroa edo Algortako metroa |
HIZKUNTZA:
Gaztelania.
ERRESERBA:
Plaza bat gura baduzu, egin erreserba aldez aurretik (plaza kopuru mugatua).
ANTOLATZAILEA:
Getxoko turismo Bulegoa: (+34) 944 910 800 infoturismo@getxo.eus