

Asteburua belaontzi batean kostaldetik (basea, Getxon).
Goza ezazu Bizkaiko kostaldean barrena nabigatzeko abenturaz eta asteburu bat Abra-Getxo portuan atrakatutako belaontzi batean igarotzeko esperientziaz
Zure bizitzako asteburu onenetako bat igarotzeko aukera eskaintzen dizugu, 12 metro eta 6 lagunentzako lekua duen belaontzi batean (bi
kamarote bikoitz eta 2 pertsona egongelan).
Ostiral arratsaldetik igande arratsaldera, nabigazioaren abentura eta itsasontzi batean bizitzearen esperientzia biziko dituzu. Asteburuan jarduera turistikoak, bela-nabigazioa, arrantza, bainuak, urpekaritza, etab. egingo dituzu. Ibilbidean zehar «mundua alderantziz ikusten dugu. Ohituta gaude lehorretik itsasoa behatzera, eta ez kostaldea itsasotik». Sentsazioa gustukoa da: zaratarik gabe nabigatzea, haizea bezalako elementu natural batek bultzatuta.
Esperientzia hau Euskadiko Esperientziak programa ofizialaren parte da eta PREMIUM kategorian sailkatuta dago, honelako esperientziak esklusibotasuna eta kalitate handia bilatzen dituen publikoari daude zuzenduta; Euskadiko programaren PREMIUM esperientziak 10 dira.
PREZIOA (2022):
270 € pertsonako
LEKUA:
El Abra-Getxo Kirol Portua. Kapitaintza eraikina
![]() |
Metro Gobela edo Neguri |
DATAK:
-
Urte osoan zehar, ostiraletik igandera.
BARNE
Patroia, amaierako garbiketa, aperitiboa ontzian, asegurua, zergak, erregaia eta atrakatzea.Erabat ekipaturiko ontzia: maindireak, mantak, komuneko toallak, ile lehorgailua.
EZ AHAZTU:
Klimari egokitutako jantziak gomendatzen ditugu eta gomazko zola duten oinetakoak (ez goma beltzekoak). Neguan berokia eta ura, udan
bainujantzia eta toalla.
Beharrezkoa da erreserba, gutxieneko taldea 4 pertsona, gehienezko taldea 6 pertsona.
ANTOLATZAILEA:
- Náutica Galea: Tel: 636 574 679 info@nauticagalea.com www.nauticagalea.com Bilbao Bizkaia Turismo bonuari atxikitako enpresa. Lortu deskontua. Erosi Bilbao Bizkaia Turismo bonuak www.bonoturismobilbaobizkaia.eus helbidean