

DASTAKETA BELAONTZIAN, BILBOKO ITSASADARREAN ZEHAR
Ezagutu ezazu nabigatzeak ematen duen sentsazioa eta dastatu gastronomia tradizionala, dena esperientzia berean
Inguruan egindako txakolin goxoren bat irekiko dugu eta Arabako Errioxako ardoren bat ere eskainiko dizuegu, gatzetan jarritako Bermeoko antxoa samur batzuekin batera edateko, baita pikillo piper batzuekin ere. Bestalde, euskaldun peto-peto baten ontzian ez dira faltako hegaluzea eta Idiazabal gazta, gure inguruko intxaur batzuez lagunduta. Gainera, tokiko gure gastronomia aparta osatzen duten beste zenbait sorpresa ere izango dituzu zain.
Postrearen ostean kafea ere hartuko dugu; eta, nahi izanez gero, gure basaran-likore ospetsua, patxarana, edateko aukera egongo da. Ordurako itsasadarrean behera egina izango dugu eta Getxoko Kirol Portuan lehorreratuko gara, udalerriaz gozatzen jarrai dezazun.
PREZIOA (2022):
95 € pertsonako
LEKUA:
El Abra-Getxo Kirol Portua. Kapitaintza eraikina
![]() |
Metro Gobela edo Neguri |
DATAK:
Urte osoan zehar
ORDUTEGIA:
Galdetu
BARNE:
-
Erregaia, patroi-gidaria, atrakeak, asegurua, garbiketa eta zergak, eta dastaketarako janaria.
BESTELAKOAK:
Aldez aurretiko erreserba egin behar da eta gutxieneko 6 pertsonako taldea
EZ AHAZTU:
Eraman gomazko oinetakoak (beltzak ez), eguzkitarako krema eta hotzerako arropa.
ANTOLATZAILEAK:
- Marmitako Sailing: Tel: 609 303 327 http://www.marmitakosailing.com/
Bilbao Bizkaia Turismo bonuari atxikitako enpresa. Lortu deskontua. Erosi Bilbao Bizkaia Turismo bonuak www.bonoturismobilbaobizkaia.eus helbidean