

Master Class Tamarises Izarra jatetxean
Javier Izarra sukaldariaren eta bere taldearen eskutik, sukaldaritza sortzaileko tailer honetan euskal gastronomiako errezetarik berritzaileenak prestatzen ikasiko duzu, esferifikazioen, gelifikazioen eta sifoiaren bidez, sukaldaritza modernoko eta abangoardiako teknikak erabiliz.
Nor da Javier Izarra?
Jatetxeari izena ematen dion Javier Izarra sukaldariak errespetu handia dio lehengaiari, eta erabat egiten du lan merkatuko eta sasoiko sukaldaritza garatuz. Euskal sukaldaritza tradizionalean duen trebezia erakusteagatik nabarmentzen da, bere berrikuntza ukitua jarriz, horrela bere plateren zaporeak indartuz.
Esperientzia handia du gastronomiaren munduan, eta hainbat proiektutan parte hartu du Fernando Canales Etxanoberekin batera, Bizkaian eta Madrilen, Etxanobe eta Akebaso jatetxeetan, esaterako.
Gustatuko litzaizuke sukaldaritza-teknika berritzaile berriak ikastea? Eman izena sormenezko sukaldaritzako tailer honetan!
PREZIOA:
40€ /eguna. 2022
DATAK
- Otsailak 1
- Martxoak 1
- Apirilak 5
- Maiatzak 3
- Ekainak 7
- Uztailak 5
- Abuztuak 2
- Irailak 7
- Urriak 4
- Azaroak 2
- Abenduak 7
ORDUTEGIA:
18.30-20.00
LEKUA:
Restaurante Tamarises Izarra, Muelle de Ereaga, 4.
![]() |
|
ANTOLATZAILEA:
Restaurante Tamarises Izarra - Tel. 944 910 005
