Ezinbesteko ibilbidea Algortako Portu Zaharreraino
DOAN IBILBIDEKO APPa
Denborak aurrera egin badu ere, Algortako Portu Zaharrak xarmari eusten jakin du. Kolore alaietako arrantzaleen etxeak eta kalexka estuak dituen auzo hau, asteburuetan, getxoztar eta bisitari askoren toki gogokoenetakoa da, bertan elkartzen baitira baxoerdiak hartzeko, pintxoak jateko edo, besterik gabe, paseatzeko eta Abrako ikuspegi ederrez gozatzeko.
Portu Zaharreko toki interesgarriak:
-
San Nikolaseko Baseliza Zaharra: Kofradiako marinelek sortu zuten eta historian, lehen aldiz, 1634. urtean agertu zen aipatuta Kofradiako kideak bertan biltzen zirela.
-
Arrantzalea eta Sardina-saltzailea: Portu Zaharreko antzinako pertsonaiak omentzen dituen eskulturak.
-
Etxetxua: Marinelen Kofradiak XVIII. mendean eraiki zuen bertan bere bilerak egin eta erabakiak hartzeko.
-
Erriberamune: Marinelak eta arrantzaleak biltzeko ohiko tokia izaten zen. Bertatik, belaunaldiz belaunaldi, hodeiertza ikuskatzen zuten.
-
Asuerka: Erriberamuneren azpiko plaza.
-
Getxoko Sirenoa: Artelan dinamikoa da.