Bizi Tour eta pintxoak Getxoko kostaldean
Getxoko kostaldetik bizikletaz doan ibilbide honetan herriko ondare naturala, historikoa eta kulturala dira protagonista, eta zikloturismoaren bidez turismo arduratsua sustatzea du helburu. Getxoko erakargarriak modu osasuntsuan, ekologikoan eta ingurumena errespetatuz esploratzeko modu azkarra da.
Bizikletaz egiteko ibilbide honen interesgune nagusiak
Ibilbidean zehar, herriko xarma ezberdinak ikusiko ditugu, besteak beste monumentuak, kostaldea eta Getxoko txoko historikoak.
-
Bizkaia Zubia. Bilboko itsasadarraren azken tartean geldialdi bat egingo dugu, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Bizkaia Zubiaren ondoan. Bere historia eta saria jasotzeko arrazoiak ezagutuko ditugu.
-
Euskal kostaldea. Itsasertzean barrena bide atsegina egingo dugu, itsas brisaz gozatuz, Getxoko jauregi-arkitekturako eraikin adierazgarrienak eta udalerriko kostaldean egiten diren ohiko jarduerak aintzat hartuz.
-
Portu Zaharra. Ondoren, geraleku bat egingo dugu etxetxo zuriz eta kalexka aldapatsuz betetako leku batean, atzean historia dutenak. Inguru hori arrantzaleen hiribildu txikia izan zen lehen eta, gaur egun, bere esentzia tradizionalari eusten dio. Hemen, aisialdirako inguruneaz gozatu eta pintxo ugari dastatzeko aukera izango duzu.
-
Itsaslabarren ibilbidea. Ondoren, Galeara joango gara, Getxoko punturik garaienera, eta bertatik Bizkaiko Badiaren panoramika osoa lortuko dugu. Gune honetan Getxoko monumentu adierazgarrienetako batzuk aurkituko ditugu, hala nola Aixerrotako errota eta Galeako gotorlekua.
Getxoko monumentu historikoak, kostaldea eta esentzia azkar, dinamiko eta aire libreaz gozatuz ezagutu nahi badituzu, bizikletaz gidatutako ibilbide hau zure plan ideala da.
Anima zaitez esperientzia bizitzera!
PREZIOA (2024):
50€ pertsonako.
LEKUA:
Mariandresena kalea, 1 (atzeko lonja). Algorta.
Metro Algorta |
DATAK:
Martxotik abendura.
ORDUTEGIA:
10:00
IRAUPENA:
2,5 ordu.
HIZKUNTZAK:
- Gaztelania
- Ingelesa
BARNE:
- Bizikleta.
- Kaskoa.
- Pintxo 1 eta edari 1.
BESTALAKOAK:
- Aldez aurretik erreserbatu behar da.
- Beste ordutegiak galdetu.
ANTOLATZAILEA:
Free Spirit Bilbao Tel. (+34)722725810