

Punta Begoña galeriak. Ezagutu, partekatu, sortu...
Punta Begoña Getxoko historia eta, bide batez, Euskadikoa ere ezagutzeko espazio paregabea da. Mugarri geologikoa, historiaurreko giza kokagunea, bateria militarra, XX. mende-hasierako loraldi kultural zein sozialaren erdigunea... eraikin honen hormetan duela ehun urte Bizkaian bizi izandako eraldaketaren aztarnak daude ikusgai.
Gaur egun, monumentua berreskuratzeko lanak egiten ari dira, gizartearen zerbitzura dagoen sormenerako, erakusketarako, prestakuntzarako, nahiz gozamenerako espazio bihurtze aldera. Ez ezazu bertan sartzeko aukera galdu eta horren gaineko historia ezagutu ezazu, zeurea ere bada eta.
LEKUA:
Punta Begoña Galeriak. Iparraldeko sarrera. Ereaga hondartza.
![]() |
Gobela edo Neguri metroa |
Modu desberdinak gozatzeko:
* Bisita gidatua:
Milioi urteko historia ezagutzeko ibilbidea, pasabide-galeriak zeharkatuz, zeinetan, besteak beste, honako hauek izango baitituzu ikusgai: itsasertzera ematen duten begiratokiak, itsaslabarraren gainean duden terrazak eta “aparteko denbora-kapsula” bihurtzen duten apaingarri ederrak eta pintura txundigarriak.
Apirilaren 8tik abenduaren 23ra.
Ostiral, larunbat, igande eta jai egunetan.
ORDUTEGIA:
12:00 (60 min)
PREZIOA (2022):
2€
HIZKUNTZAK:
Gaztelania / Euskara (egutegiaren arabera).
BESTELAKOAK:
10 urtetik gora.
* Tailerrak familian:
Ikertu, aurkitu, ezagutu eta partekatu Getxoko paisaiaren historia liluragarria, kulturan eta zientzian aberatsena eta estrategikoena den lekuetako batetik, adin txikikoen eta nagusien parte-hartzera eta jolasera irekitako bisita baten bidez.
DATAK:
Tailer bat astean. Galdetu behar.
ORDUTEGIA:
11:00 / 17:00 (egutegiaren arabera).
IRAUPENA:
60 min.
PREZIOA:
2€
HIZKUNTZA:
Gaztelania / Euskara (egutegiaren arabera).
BESTELAKOAK:
4 urtetik gora.
INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK:
Fundación Punta Begoña Fundazioa: www.puntabegonagetxo.eus