

Bisitatu Bizkaia Zubia
Bizkaia Zubia, Zubi Esekia izenaz ezaguna, Industri Aroko elementurik nabarmenena da eta Euskadiko ikurrik ezagunenetakoa. Haren funtzio nagusia da Nerbioi itsasadarraren bi aldeak, Portugalete eta Getxo lotzea.
Alberto Palaciok egin zuen eta Eiffelen jarritzaile Fernando Arnodinen gaitasun teknikoa izan zuen lagun.
Gizadiaren Ondarea izendatua 2006ko uztailaren 13an, munduko zubi transbordadorerik zaharrena da eta Bizkaiaren historiarik berrienaren zuzeneko lekukoa. UNESCOren ustez, "sormen-adierazpen aparta da, funtzionaltasuna eta edertasuna ederki uztartzen dituena".
Hemen dituzu Zubiaz gozatzeko eta ibaia zeharkatzeko 3 aukera:
- OINEZKOENTZAKO PASABIDEA
- ONTZITXOA
- TXALUPA
- OINEZKOENTZAKO PASABIDEA
Igo oinezkoentzako pasabidera igogailu panoramikoaz (50 m-ko altueran) eta ikuspegi izugarriez gozatzeko aukera izango duzu: Nerbioi ibaiaren bokale osoa, Bilboko portua, alboko mendiak, Portugalete eta Getxo. *Inongo xehetasunik galdu nahi ez baduzu, kontratatu audiogida-zerbitzua.
LEKUA:
Bizkaia zubia.
![]() |
Areeta metroa |
ORDUTEGIA:
10:00-14:00 / 16:00-20:00.
PREZIOAK (2022):
Pasabidea: 9,50€ / 7,50€ (5-15 urte y +65 urte)
Audiogida: 2,50€ (Gaztelania / Euskara / Ingelesa / Frantsesa)
- ONTZITXOA
Gurutzatu Zubia ontzitxoan; ontzitxoa 36 gurpileko gurdi batetik zintzilikatuta dago, 25 metroko luzera du eta bide horizontalean zehar mugitzen da. Gaur egungoa, bosgarrena dena, 1998koa da.
LEKUA:
Bizkaia Zubia.
![]() |
Areeta metroa |
ORDUTEGIA:
365 egun / 24 ordu.
BESTELAKOAK:
- Bidaiaren iraupena: 1 minutu eta erdi.
- Kopurua: 6 auto (turismo motakoa), 6 moto, bizikletak eta 200 pertsona.
PREZIOAK (2022):
0,50€ pertsonako / 1,70€ autoa (zilindradaren arabera).
ANTOLATZAILEA:
El transbordador de Vizcaya, S.L. (+34) 944 801 012 www.puente-colgante.com
Deskargatu:
- TXALUPAK
Bizkaia Zubiaren lekukoak izan dira Nerbioi itsasadarra (Getxo / Portugalete) gurutzatzen duten gasolinoak. 1900. urtean bazeuden 14 pertsonarentzako arraun-boteak. Prezioa: 0.40€
LEKUA:
Bizkaia Zubitik 100m-ra
NOLA HELDU:
Areeta metroa
ORDUTEGIAK:
- Astelehenetik ostiralera: 05:45 - 22:10
- Larunbatetan: 08:00 - 22:10
- Igande eta jai egunetan: 10:00 - 22:10
Bidaiaren iraupena: 1 minutu eta erdi.
ANTOLATZAILEA:
AGRUPACIÓN DE BOTEROS DE PORTUGALETE (+34) 944 964 703 http://www.turismoriabilbao.com/