

Ibilbidea arkitekturatik
Ibilbide autogidatu atsegina da Areetako Kaian eta Arriluze Kaian zehar; 29 interpretazio-panelen bidez Getxoren urrezko sasoia gogoraraziko dizu.
Arkitekturako jauregi esanguratsuenak aurkituko dituzu, XIX. mendearen amaieratik XX. mendearen hasiera artean eraiki zirenak. Gozatu oinez edo bizikletaz itsasoaren ondoan dagoen oinezkoentzako ibilbideaz.
Bideo
Getxo bizikletaz ezagutzeko esperientzia interesgarria iruditu bazaizu eta gure udalerria bisitatzeko asmoa baduzu, ez ahaztu maletan zapatila batzuk sartzeaz eta erreserba ezazu oraintxe bertan zure bizikleta! Bideo honetan ibilbide bat aurkituko duzu Neguritik Algortara, Getxoko monumentu-multzo handia inguratzen duena.
LEKUA:
Churrucaren oroigarrian has daiteke ibilbidea eta bukatu Begoña Lurmuturreko Galerietan, edo alderantziz.
DATAK:
Urte osoan.
IRAUPENA:
90 minutu.
HIZKUNTZA:
Gaztelania / Euskara / Ingelesa
DISTANTZIA:
2.300 m.
IRISGARRIA:
Bai