

Ocean cleaning eta piragua-ibilbideak
BIZI ESPERIENTZIA HANDIA ITSASOAREKIN HARREMANETAN
Ocean Cleaning : «Teambuilding» jarduera dibertigarria, osasungarria eta, ingurumenaren aldetik, arduratsua. Piragua-ibilaldiak Getxoko kostaldean eta itsasoko hondakinen bilketa.
Pantalanetik ateratzen da Getxoko Kirol Portuan (Kirol Portuaren amaieran, Bela Eskolako pabiloian). Piraguaz egiten da ibilaldia, Getxoko kostaldetik La Bola hondartzaraino. Han, hondakinen bilketa hasten da eta poltsa guztiak hondakinez beteta daudenean, piraguaz itzultzen da.
Instalazioetan, bildutako hondakinak bereizi, aztertu eta birziklatu egiten dira, elkarlanean, guztiek parte har dezaten eta ingurumen-arazoak modu praktikoan ikus ditzaten.
Piragua ibilaldiak ere egiten dira Getxoko kostaldean Bizkaia Zubiaren azpitik pasatuz, herria ikuspegi paregabetik ezagutzeko.
Getxoko kostaldeko aberastasun naturala zaintzeko aukera.
PREZIOA (2022):
24.95€ PERTSONAKO
LEKUA:
El Abra-Getxo Kirol Portua. Bela Eskolako pabiloian
![]() |
Gobelako metroa / Neguriko metroa |
DATAK:
Abuztuak. 5, 6, 7, 13, 14, 20, 21, 26, 27 eta 28.
Jarduera urte osoan zehar egin daiteke, kontsultatu prestasuna eta prezioa.
ORDUTEGIA:
Ostiraletan: 15.00 - 18.00
Larunbat eta igandeetan: 10:00-13:00 eta 15:00-18:00
IRAUPENA:
3 ordu
BARNE:
Materiala (kayak, palak, salbamendu-txalekoa, babes-eskularruak eta zabor-poltsa) eta aseguruak.
EZ AHAZTU:
Aldatzeko arropa eramatea.
ANTOLATZAILEAK:
- ULUWATU / 722325828 / www.uluwatucamps.com