

UNESCO, JAUREGIAK ETA ARRANTZA-TRADIZIOA
Getxoko bisita gidatu ezagunenetako bat da Getxo, kontrasteen hiria. Ibilbide horretan, Getxo eta Portugalete lotzen dituen Bizkaia zubi ospetsua ezagutuko duzu, “zubi esekia” izenez ezagutzen dena. Areeta auzotik barrena egingo duzun ibilaldian, inguruko tokirik turistikoenak bisitatuko dituzu eta Bilboko burgesiaren jauregi ikusgarriak ezagutuko dituzu Negurin. Gainera, Getxo osoa ezagutzeko ibilbide turistiko horretan, Portu Zaharreko antzinako arrantza-auzoan sartuko zara, bertako kale estu harriztatuetan barrena ibiliko zara eta bisita gidatuarekin amaitzeko Getxoko pintxo-pote ezagunaz gozatu ahal izango duzu.
Bizkaia zubia ezagutzeko bisita gidatua, “zubi esekia” izenez ezaguna
Bizkaia zubia Getxoko erakargarri turistiko ezagunenetako bat da, baita interes historikoko lekua ere. Bilbora edo euskal kostaldeko hurbileko edozein tokitara etortzen bazara, ezinbestean bisitatu behar duzu. UNESCOk 2016an Gizateriaren Ondare izendatu zuen, eta Getxon gehien bisitatzen den interesgune turistikoetako bat da. Ibilbide horretan, turismo-gidari batek zubiaren historiaren inguruko bitxikeria eta xehetasun guztiak azalduko dizkizu.
Ibilbide turistikoa jauregietan eta eraikin historikoetan barrena
Getxo, kontrasteen hiria ibilbideari esker, Bilboko burgesiaren jauregitxoak eta Getxoko eraikin historiko garrantzitsuenetako batzuk ezagutuko dituzu. Jauregi bakoitzak bere historia du, eta bisita gidatu honetan bitxikeria guztiak ezagutuko dituzu.
Ibilbidea jauregietan eta eraikin historikoetan barrena
Bisita turistikoa amaitzeko, Algortako Portu Zaharreko kale harriztatuak bisitatuko dituzu. Arrantza-portu txiki horrek ez zaitu epel utziko. Ezinbestean bisitatu beharreko gune historikoa da, eta Getxo, kontrasteen hiria ibilbideari amaiera ematen dio. Bertako kale estuak ezagutuko dituzu, zeinak historiaz beteriko arrantzale-etxe zuriz eta pintxo-tabernaz josita dauden. Getxon gehien bisitatzen den txokoetako bat da, eta giroa paregabea da.
BISITA GIDATUEN PREZIOAK (2023):
30€ pertsonako.
DATAK:
Urtarrilak: 7, 28
Otsailak: 18
Martxoak: 18
Apirilak: 8
Maiatzak: 20
Ekainak: 17
Uztailak: 22
Abuztuak: 12
Irailak: 16
Urriak: 21
Azaroak: 18
Abenduak: 9, 23, 30
ORDUTEGIA:
11:30 - 14:30
LEKUA:
Bizkaia Zubiko plaza.
![]() |
Metro Areeta |
HIZKUNTZA:
Gaztelania / Euskera / Ingelesa / Frantsesa.
ANTOLATZAILEA:
Explora Norte: (+34) 686 395 290 www.explora-norte.com