

Urdaiazpikoaren sekretuak
Urdaiazpiko-dastatze honetan, urdaiazpiko-ebakitzaile adituen eskutik mozketa on batek zer ezkutatzen duen jakingo duzu zuzenean, eta hori lortzeko teknika desberdinak aintzat hartuko dituzu.
Urdaiazpiko dastatzea
Txakolinaz lagunduta, urdaiazpikoaren munduari eta bere mozketari buruzko tailer honetan urdaiazpiko mota hauek dastatu ahal izango dituzu:
- Landa-gizendu iberikoa.
- Ezkur-iberikoa, Extremadura.
- Guijuelo erreserbako eta % 100 ezkurreko iberikoa.
- Guijueloko iberikoa.
Urdaiazpikoa mozteko teknika
Urdaiazpikoa behar bezala moztea funtsezkoa da produktu horren potentziala lortzeko. Mozketa on bat lortzeko, komeni da urrats batzuk egitea:
- Lehenik eta behin, urdaiazpikoa bere euskarrian jarri behar dugu, goiko aldean apatxa eta behekoa azpiko iltzearen gainean jarriz.
- Urdaiazpikoa behar bezala jarrita, 2 cm-ko ebaketa egingo dugu hankaren inguruan.
- Ondoren, urdaiazpikoaren kanpoaldeko azala eta koipea kenduko ditugu.
- Hezurra agerian uzteko, gihar zatia aterako dugu, hiru ebaki zorrotz eginez haren inguruan.
- Urdaiazpikoaren lehen ebaketak egingo ditugu babilaren edo kontramazaren eremuan, apatxa- punta noranzkoan (goitik behera), eta eskua ebaketaren noranzkoaren kontrako aldean jarriko dugu.
- Ebakitzen dugun neurrian, hezurra eta haragia bereizteko, ipurkonkorraren ingurua markatuko dugu pixkanaka.
Urdaiazpikoa mozteko teknika ikasi eta goxotasun hori dastatzea gustatuko litzaizuke? Anima zaitez urdaiazpiko dastatze honetaz gozatzera!
PREZIOA:
35€/pertsona (2022ko prezioa)
DATAK:
Hileko bigarren eta azken ostirala (Abuztua eta abendua izan ezik)
TALDEAK:
Gutxienez 2 pertsona, gehienez 6.
LEKUA:
Exquissitum Gourmet, Las Mercedes, 9 (Areeta - Las Arenas)
![]() |
Metro Areeta |
ANTOLATZAILEA:
Exquissitum Gourmet - Tlf. 946 52 49 02