

Ibilbidea itsasontziz Bizkaiko Flysch-era
Deskubritu itsasontziz euskal kostaldeko paisaia eder eta ikusgarrienetakoa: itsaslabarrak, hondartzak eta Bizkaiko Flysch-a.
Getxoko Kirol Portutik abiatzen da, BI POLARIS itsasontzian, ontzi motorduna da eta bidaia ahalik eta atseginena izan dadin, behar diren erosotasun guztiekin hornituta dago. Itsaslabar ikaragarriak inguratuz Galea lurmuturreraino nabigatuko dugu.
Ibilbidean zehar, milaka urtez itsasoak itsasertzean izan duen kemenetik geratu den paisaiaren edertasuna ikusiko duzu, baita itsasertzaren ondarea ere, emaitza gisa balio geologiko kalkulaezineko formazio geologikoak emanez, hala nola Bizkaiko Flysch-a. Sopelako paisaia eta surfa praktikatzeko bertako hondartzak zeharkatuko ditugu Barrikara iritsi arte. Bertan, Bizkaiko kostaldeko Flysch aberatsenetako bat aurkituko dugu.
Gorlizko badian eskala tekniko bat egingo dugu. Bertan ainguratuko dugu eta, eguraldiak aukera ematen badu, bainu bat hartu ahal izango dugu aperitiboaz gozatzen dugun bitartean.
PREZIOA (2023):
495 € / itsasontzi osoa
LEKUA:
- El Abra-Getxo Kirol Portua.
![]() |
Metro Gobela edo Neguri |
DATAK:
-
Maiatzetik urrira
IRAUPENA:
3 ordu
BARNE:
- Materiala, patroi-gidaria eta aseguruak, garbiketa.
EZ AHAZTU:
Eraman gomazko oinetakoak (beltzak ez), bainujantzia, eguzkitarako krema eta hotzerako arropa.
BESTELAKOAK
- Aldez aurretiko erreserba egin behar da.
- Prezioa 8 pertsona arteko ontzi osorako.
ANTOLATZAILEAK:
- Polaris Nautika Eskola - Tel: (+34) 619115225 www.polariseskola.eus