

EUSKAL FOLKLOREA GETXON
Getxo bisitatzen duzun artean euskal folkloreaz gozatu nahi duzu? Ekitaldi berezi bat antolatu nahi duzu eta guztiek ezagutu nahi duten ñabardura tradizionala eta kulturala eman nahi diozu? Euskadin tradizioa mantentzen da hala musikan nola dantzan eta bata eta bestea elkarri erabat lotuta daude. Honako hauek dira Getxora bazatoz disfruta ditzakezun aukerak.
Txalaparta
Euskal herria bere tradizioak maite eta zaintzen dituen lurra da. Euskal Herriko jaietan girotzeko beti erabiltzen den musika-tresnetako bat txalaparta da. Perkusiozko euskal musika-tresna da; bi pertsonaren artean jotzen da, txalapartariak. Musika-tresna honek euskarri baten gainean jartzen diren egurrezko bi ohol ditu; euskarri horiek saskiak, aulkiak edo astoak izan daitezke. Baina, nola jotzen da txalaparta? Txalapartari bakoitzak 2 makila ditu oholak jotzeko eta horrela hain berezia den Euskal Herriko erritmoa lortzen dute.
Trikitixa
Trikitixa akordeoi diatoniko txikia da, normalean pandero baten laguntzarekin jotzen dena. Trikitixaren berezitasunetako bat jotzeko ez dela solfeorik jakin behar da. Trikitixaren ikaskuntza melodiaren errepikapenean oinarrituta egiten da. Musika-tresna hau, panderoaren laguntzarekin, erromeria guztietan jotzen da eta herriko jai guztietan beti dago dantzatzera animatzen duen musika alaiari lotuta.
Txistua
Txistua beste euskal musika-tresna tradizional bat da. Hiru zuloko txirula da; zulook musika-tresnaren beheko aldean daude, bi aurrealdean eta hirugarrena atzealdean. Txistua jotzen duena txistularia da.
Aurreskua
Aurreskua euskal dantza tipikoa da eta begirunea adierazteko dantzatzen da. Ohorezko dantza da, banaka zein bikoteka dantza daitekeena, eta dantzariek txistulariak jotzen duen musikarekin egiten dute dantzan.
Zure ekitaldiari Basque Style ñabardura eman nahi badiozu eta jarduera hauetarikoren bat disfrutatuz taldean esperientzia bakarra bizi nahi baduzu, Getxon lor dezakezu.
Enpresa antolatzailea:
Txalamakilak
Telefonoa: 656798622
Prezioa: Kontsulta itzazu prezioak inolako konpromisorik gabe.
Non: Jarduera hauek zuk zeuk nahi duzun lekuan disfrutatu ahal izango dituzu. Emaguzu zure beharrizanen berri!