GETXOKO KOMIKI AZOKA
Komiki Azoka, sektoreko bildumagile eta zaletuentzat ezinbesteko ekitaldia
2002. urteaz geroztik Getxoko Komiki Azoka famatua ospatzen da. Hitzordu hau ezinbestekoa da mundu osoan genero hau maite duten pertsonentzat.
Jaialdi hauetan komikiaren munduaren inguruko hainbat jarduera egiten dira (tailerrak, hitzaldiak, erakusketak, master classak eta abar).
Modu berean, eremu komertzial bat dauka, zeinetan fanzineen, aldizkarien, liburu-denda espezializatuen eta argitaletxeen munduko establezimenduak baitaude.
Azoka horren erakargarrietako bat da horra doazenak, azken berrikuntzak erosi eta obra ospetsuak aurkitu ahal izateaz gain, sektoreko egile ospetsuen sinadura-saioetara joan daitezkeela.
Aurreko edizioak:
Getxoko Komiki Azokak ibilbide aintzatetsia eta saritua duten artista ugari bildu ditu, hala nola: Salvador Larroca, Purita Campos, Carlos Pacheco, Carla Berrocal, Max, Javirroyo, Paco Roca, Olga Carmona, etab. eta duela gutxi Kim (Joaquim Aubert Puigarnau) eta Simónides komikigile beteranoak, komikiaren esparruko ospetsuei (Javier Olivares, Sara Soler, Santiago Sequeiros, Mónica Lalanda, Luis Bustos, Elsa Ruiz) egindako omenaldiko protagonistak direnak.
Sarrera doakoa izaten da edukiera bete arte.
Getxoko Komiki Azokaren webgunean eskuragarri dago bai aretoari buruzko informazioa, bai edizio guztietako kartelak.
Getxoko Komiki Azokaren webgunean eskuragarri dago bai aretoari buruzko informazioa, bai edizio guztietako kartelak.
Kokapena:
Google maps