Hasiera  ZER IKUSI  Fidel Iturria – Nekroturismoa Getxon

fidel iturria

Getxoko Liburutegiek utzitako argazkia.

Fidel Iturria udal arkitektoak egin du Karmengo Ama hilerriaren konposizio gehiena espazioan, Basagoiti Arteta familiari dagokion hilerriko kapera berezienarekin batera.

Senti itzazu hilerri honen artea, bakea eta edertasuna. Izan ere, probintziako hileta-artearen adibide bikainetako batzuk ditu. Egin ibilbidea lasaitasunez, baliteke beren hildakoak bisitatzera doazen senitartekoekin topatzea.

Bere kokapen ikusgarriak kostaldean “itsas hilerrien” tipologian sartzen du , Bermeo edo Lekeitiokoaren antzera... Spoiler: ilunabarrak bertan hartzen bazaitu baliteke esperientzia zeruko bihurtzea.

Ibilbide honen bitartez hilerria nola diseinatu zen ezagutuko duzu, Getxoko itzal handiko familia batzuen arbasoak ezagutuko dituzu eta hileta-eraikuntzek eskaintzen duten espiritualtasunez inguratuko zara .

Ausartu zaitez “nekroturismoarekin”, Bilbo, Paris, Viena, Erroma, Bartzelona edo Praga bezalako tokietan goranzko joera!

FIDEL ITURRIA (1860-1922)

Bere jaioterria Tolosa (Gipuzkoa) izan zen. Bertan emandako haurtzaroan, eraikuntzaren inguruan interes handia zuen bere aita, igeltseroa, ikusten zuenean. Arkatz, angelu-garraiagailu eta paralexaren artean pentsatzen zuena gauzatzearen nahiak errealitate bihurtu ziren 1887. urtean, Madrilgo Arkitektura Eskolan titulua lortu baitzuen.

Fidel arkitekturaren urrezko garaiaren kide izan zen 'Zabalgunearen Lehenengo Belaunaldiaren’ bitartez. Hori arkitektoen multzo aparta zen eta honakoak aurki zitezkeen: Basterra, Acebal, Ibarreche, Picaza, Achúcarro, Goiri, Edesio de Garamendi, Achúcarro, Smith, Rucabado, Camiña... Nolanahi ere, beren karrera beste izen handiko arkitekto batekin elkarturik garatu zuten: Antonio Gaudí Cornet.

Arkitekto gipuzkoarrak bere ibilbidearen zati bat Bilboko Deustuko auzoan egin zuen, elizbarrutiko arkitekto gisa. Dena den, bere proiekturik gorenena Bilboko Sozietate Filarmonikoa (1904) izan zen.

Urtean 3.000 pezetaren (gutxi gorabehera 18 euro) truke, 1901. urtean Getxoko udal-arkitekto izendatu zuten, nahiz eta jada bitarteko moduan jardun. 1900 urteaz gero, Karmengo Ama hilerria egiteko proiektuaren buru izan zen eta emaitza 1908. urteko udaberrian inauguratu zuten. Gainera, bereak omen dira hilerriko kaperarik ikusgarrienak: Basagoiti Arteta familiarena eta Serapia Múgicarena.

1917. urtean Fidel Iturriak udal-arkitektoaren karguan baja eskatu zuen, gaixo zegoelako eta bere ordez J. Ignacio Smith Ibarra hasi zen. 1922. urtean hil zen, baina bere arrastoak Getxon eta, bereziki, beste eskutik ezagutuko dugun toki mistiko honetan utzi zituen.

Ibilbideko mugarriren batek oroitzapen batera lekualdatu zaitu?

Agian arkitektura bat izan da, paisaia bat, edo zure interesa eragin duen irudi bat…

Konpartitu ezazu zure #Getxodeapie esperientzia sare sozialetan.

Deskargatu:

Ibilbide osoa.

Gehiago jakin nahi duzu?:

Gogorarazten dizugu badituzula beste 13 ibilbide udalerrian; hurbilen daudenak hauek dira: