

Getxoko Liburutegiek utzitako argazkia
Antonio Basagoitik gazte ausartez osaturiko belaunaldia ordezkatzen du, itsasoratu eta enpresa handiak sortzea lortu zutenak hain zuzen ere. Horietariko askok sorterrira itzultzea erabaki zuten ondoren.
Ibilbide honen muina Basagoiti etorbidea da, gure protagonistaren omenez izen hori duena.
Gozatu ezazu paseoaz eta ezagutu itzazu etxe horietan bizi eta lan egin zutenak, udal eraikinetatik hasiz. Horrez gain indianoentzat, itsas gizonentzat edo arrantzaleentzat eraikitako etxeak ere ikusiko dituzu; horien artean nabarmentzekoak dira Etxe Sorgindua delakoa edo gure protagonista bizi izan zen etxea. Oinez zoazen bitartean Getxoko begiratoki politenak ikusi ahal izango dituzu. Eta ondoren, pixkanaka, San Nikolas plazara iritsiko zara.
Ibilaldian zehar gainera, udalerriko historia ezagutu ahal izango duzu. Animatu eskaintza gastronomikoa probatzera eta etorbide honetako giro berezian murgildu!
ANTONIO BASAGOITI (1849- 1933)
Algortako Portu Zaharrean jaio zen Antonio Basagoiti Arteta, eta gaur egunera arte irauten duen enpresari eta politikarien familia bateko patriarka izan zen.
Oso gaztea zelarik Mexikora joan zen. Bertan merkatari inportatzaile gisa lanean hasi zen eta bankaria izaten bukatu zuen. Langile sutsua zen eta jendearekin ondo eramaten zen, eta horregatik industriako pertsonaia garrantzitsuenekin harremanak izan zituen, ondoren bazkideak izango zirenak. Hala, jada desagertutako Banco Hispano Americano delakoaren presidentea izan zen; horixe izan zen bere lan ibilbideko lorpenik handiena.
Antonio Basagoitik ministerioaren aurrean hitz egin zuen Bizkaiko Obra Publikoen proposamen bat gelditzeko, Getxoko kostaldearen zati bat deuseztatuko zuena, eta horren ordez Evaristo Txurrukaren proiektuaren alde egin zuen. Lan hori eskertzeko 1899am udalak bere izena jarri zion garai hartan handiena zen kaleari.
Ibilbideko mugarriren batek oroitzapen batera lekualdatu zaitu?
Agian arkitektura bat izan da, paisaia bat, edo zure interesa eragin duen irudi bat…
Konpartitu ezazu zure #Getxodeapie esperientzia sare sozialetan.
Deskargatu:
Gehiago jakin nahi duzu?:
Gogorarazten dizugu badituzula beste 13 ibilbide udalerrian; hurbilen daudenak hauek dira: