Erabilgarriazko argibidea
Terminala
Itsas bidaietako bidaiarientzako zerbitzua hobetzeko, Bilboko Portuko Agintaritzak itsas geltoki bi egin ditu:
Getxo 1 eta 2 itsas -bidaiaren terminala: 1.400 metro karratu. Zerbitzuak, itxarongela, turismo-bulegoa, check-ina eta ekipajea eman eta hartzeko bi gune ditu.
Getxo 3 itsas bidadaia: hamabost metroko altuera eta 3.200 metro karratu
Getxo 3 Itsas-bidaiarien terminal berria
Gurutzaontzi-terminala beiraz hornitutako kontainer handi, arin eta oso argia da, oinarri angeluzuzenekoa, zinkezko estalki arin batez estalia. Sei argi-zulo izango ditu, are argitasun-sentsazio handiagoa emateko, eta itxiera okerra, eraikinari dinamismoa emateko.
Diseinua gauzatzeko, halako eraikinen eskaera funtzionalen azterketa zorrotz bat egin da. Arreta berezia jarri da ontzi-enpresa handiek emandako datuetan, itsasontzientzako nazioarteko segurtasun-arauetan eta munduko terminal onenen erreferentzian. Materialak aukeratzean, funtzionaltasuna, iraunkortasuna, mantentze-erraztasuna eta segurtasuna lehenetsi dira.
Horri guztiari esker, bisitariek izan duten lehen pertzepzioa eraikin moderno, dinamiko, bero eta atsegin batena da, hartzen dituen gizartearena bezalakoa. Horri kalitateko eta itsas segurtasuneko estandar altuak gehituta, Europako terminalen abangoardian da terminal hau.
Bilboko Portuko Agintarintza, artxibo.
Deskargatu:
Port of Bilbao Cruise Terminals
Non gosaldu
Getxora heltzean gosari atsegin batez gozatu nahi baduzu, hona hemen gosaltzeko toki batzuk.
Goizeko 6:30etatik
- Amatxo Maitea: Andrés Larrazabal, 3 (Las Arenas)
- Glass Grill Urbano, Mayor, 33 (Las Arenas) (larunbatak eta igandeak 08.00etatik).
7:00etatik
- La Kazuela, Mayor 17 (Las Arenas) (larunbatak eta igandeak 08.00etatik).
- Jai Alai, Ibaiondo 2 (Romo) (larunbatak eta igandeak 08.00etatik).
7:30etatik
- Hotel Petit Palace Tamarises. (Playa Ereaga) (larunbatak eta igandeak 08.00etatik).
- Hotel Embarcadero, Av Zugatzarte, 51 (Las Arenas ) (larunbatak eta igandeak 08.00etatik).
- Silver´s Tavern, Puerto deportivo
8:00etatik
- Baserri, Telletxe, 3 (Algorta)
- Areeta Plaza, Mayor 28 (Las Arenas) (larunbatak eta igandeak 09.00etatik).
- Cosmopolita: Andrés Larrazabal , 8 (Las Arenas)
- Sustrai, Av Basagoiti, 71 (Algorta) ) (larunbatak eta igandeak 09.00etatik).
- Piper´s, Av Basagoiti, 47 (Algorta) ) (larunbatak eta igandeak 09.00etatik).
8:30etatik
- Cafetería La Veranda (Hotel Igeretxe), Muelle Ereaga, 3
9:00etatik
- Bizargorri, Kirol portua
- El Faro, Kirol portua
EREAGA HONDARTZA:
- Petit Palace Tamarises: (07.30-.10.30) (08.00-11.00 larunbatak eta igandeak )
- Igeretxe: Egunero 08.30etatik.
- Tamarises Bistrot: Egunero 10.30etatik.
- La Terraza: Astearteatik Igandera arte 11.00etatik.
- La Ola:12:00etatik
- Hotel Petit Palace TamarisesHotel Embarcadero, Av Zugatzarte, 51
Non jan
Aukera zabala duzu: sukaldaritza tradizionala, nazioartekoa, pintxoak…
Taxiak terminalean
Gure zerbitzuak portutik aireporturako edo metro zein tren geltokirako ohiko ibilbidea egitea baino askoz gehiago eskaintzen dizu.
Bizkaitaxi Getxori esker, Getxoko bazter guztiak era erraz eta arinean ezagutzeko aukera izango duzu, Bilboko Portuko itsas bidaien terminalean hasita, ibilbidean zehar audiogidaz lau hizkuntzatan azalpenak jasotzen dituzun bitartean (euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez). Edo beste interesgune batzuetarako txangoez ere goza dezakezu prezio hobeezinetan: Bilbo hiriburu modernoa, Gernika entzutetsua, erromantizismoz beteriko Donostia, mahastiz betetako Laguardia, edo erromesen kulturako Lourdeseko Santutegia. Esperientzia paregabea izan dezakezu, nahi izanez gero. Gure taxi-gidariek bertako xehetasun eta ohitura guztiak azalduko dizkizute.
BIZKAITAXI +34 944 915 353 www.bizkaitaxi.com
Erreserbak:
Beste datu interesgarriak
Euskadiko errepideen egoerari edo eguraldiaren aurreikuspenari buruzko informazio zehatza eskuratzeko, sar zaitez webgune hauetan.