Getxo Taxi Tourrean
Taxi Tourrekin modurik erosoenean ezagutuko duzu Getxo, arkitekturaren eta kulturaren arloko aberastasunez beterik dagoen udalerria.
Bideo
Getxo bisitatzeko ordu batzuk baino ez badituzu, esperientzia hau paregabea da herriko bazter guztiak era erraz eta arinean ezagutzeko. Gure gidariek udalerriko xehetasun historiko guztiak azalduko dizkizute, baita bertako ohiturak eta bitxikeriak ere. Jakin ezazu gehiago esperientzia honi buruz bideo honetan!
Deskargatu:
deskargatu argibide osoa taxi tourrari buruz
Bi aukera dauzkazu: Erreserba online
- Getxo Oso-osorik:
Ibilbide zirkularra da, eta Areeta, Neguri, Algorta eta Andra Mari bisitatzeko aukera ematen du. Hasi den toki berean amaitzen da edo bisitariak erabakitzen duen tokian. Udalerriaren irudi osoagoa izan nahi dutenentzat gomendagarria da ibilbide hau. Barne hartzen ditu geldialdi laburrak, bisitariek atsegin hartzeko ikuspegiekin edo argazkiak ateratzeko. (Bizkaia Zubia, portu zaharra, Galea).
50 € TAXIA (Gehienez 4 pertsona).
- Lekua: Getxon, bezeroak eskatzen duen tokian.
- Egunak: Urte osoan (2023).
- Iraupena: 60 min.
- Hizkuntza: Gastelaina / Euskera / Ingelesa / Frantsesa.
- Irisgarria:Erreserba egin behar da.
- Getxo monumentala:
Ibilbide honetan zehar Getxoko baliabide esanguratsuenak ezagutuko dituzu, Bizkaia Zubitik Portu Zaharreraino.
Ibilbidea Bizkaia Zubian hasi (2006an Gizadiaren Ondare izendatu zutena) eta Portu Zaharrean bukatzen da (xarma, historia eta tradizioz jositako tokia; bertako herritarrak itsasoari lotuta bizi dira aspalditik).
30 € TAXIA.
- Lekua: Bizkaia Zubiko taxi geltokia.
- Nola heldu: Areeta metroa.
- Egunak: Urte osoan (2023).
- Iraupena: 20 min.
- Hizkuntza: Gastelaina / Euskera / Ingelesa / Frantsesa.
- Irisgarria: Erreserba egin behar da.
-
Harremanetarako informazioa:
BIZKAITAXI (+34)944915353 www.bizkaitaxi.com
-
Erreserbak: