GIZARTE ZERBITZUAK
Zerbitzu honen bidez, bakarrik bizi diren adineko pertsonei behar duten konpainia ematen saiatzen gara, eta bestalde, egunero pertsona hauek zaintzen dituzten pertsonei atseden ematen. Zerbitzu hau lankidetza hitzarmen baten bidez egiten da: Getxoko Udaleko Gizarte Zerbitzuek, Cáritas Diocesana-k eta Getxoko Cáritas Parroquiales-ek sinatu dute. Zerbitzua doakoa da. Udalak boluntarioentzako aseguru zibil baten eta trebakuntzaren kostua bere gain hartzen du. Zerbitzu hau erabiltzen duten pertsonei etxean arreta emateko ordutegiak pertsonen horien premien eta boluntarioen aukeren araberakoak izango dira
- Bakartasun-egoeran bizi diren adineko pertsonak, berez egoera arintzeko harreman sozialak sortzeko aukerarik ez dutenak
- Etengabeko arreta behar duten pertsonak, arreta eskaini ohi dien familiak atsedena hartu ahal izateko
- Konpainia Zerbitzuaren eskabidea
Gizarte Zerbitzuetako Arloa (Andra Mari)
Urduñako Mendatea kalea 16
Ordutegia:Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara
Kokapena:Algorta
Posta kodea:48993
E-maila:gizartez@getxo.eus
Gizarte Zerbitzuetako Arloa (Romo – Areeta)
Monte Gorbea Kalea,10 (Gobelaurreko kantoia)
Ordutegia:Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara
Kokapena:Romo
Posta kodea:48930
E-maila:gizartez@getxo.eus
Hilabete bat
Eskaera ezestea
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa
Pertsona nagusiei laguntza emateko eskaera-Caritas SOLICITUD 2012.pdf