Tramiteak
BETEKIZUNAK ARRISKUTSUAK IZAN DAITEZKEEN TXAKURRAK EDUKITZEKO
Kudeaketa Unitatea
Deskribapena
Arraza arriskutsuak:
1. Pit Bull Terrier
2. Staffordshire Bull Terrier
3. American Staffordshire Terrier
4. Rottweiler
5. Dogo argentinarra
6. Fila brasildarra
7. Tosa Inu
8. Akita Inu
9. American Bully
10. Akita Americano
11.American Pitbull Terrier
12. Bandogg-American Bandogg Mastiff
Arraza garbi horiez gain, badira ere arraza horien eta beste arraza batzuen (arriskutsuak izan edo ez) arteko nahastea daukatenak. Talde honetan sartuko dira, era berean, arraza horietakoak ez diren arren, honako ezaugarri hauek dauzkaten txakurrak:
1. Gihar indartsuak, itxura ahaltsua eta sendoa, eite atletikoa, trebetasuna, kemena eta erresistentzia, nortasun gogorra eta adore handikoa; ile motza, buru handia, kubo itxurakoa eta mardula, garezur zabala eta handia, matrailezur handiak eta indartsuak, aho sendoa, zabala eta sakona, eta lepo zabala, gihartsua eta laburra.
2. Nortasun nabarmen erasokorra daukatenak, edo pertsonei edo beste animalia batzuei eraso egin dietenak.
Eskakizunak
LEHENENGOA: ALDEZ AURRETIK administrazio-lizentzia bat eskuratu behar da. Lizentzia hori eskatzailea bizi den udalerriko Udalak emango du. Horretarako beharrezkoa izango da ondoko betekizun hauek agiri bidez frogatzea, dokumentu ofizialean jasotzen diren moduan (lizentzia-eskaeraren inprimakia):
* Adinez nagusi izatea (NAN/AIZ/pasaportea indarrean).
* Ondoko arrazoi hauengatik inoiz kondenatua ez izana: giza hilketa; askatasunaren, osotasun moralaren, askatasun sexualaren eta osasun publikoaren aurkako lesioak, torturak, edo delituak; narkotrafikoko edo talde armatuko kide izatea; arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko eskubidea kenduta ez izatea (zinpeko aitorpenaren inprimakia).
* Arriskutsuak izan daitezkeen animalien araubide juridikoari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legean ageri diren arau hauste larriengatik edo oso larriengatik zehatuta ez egotea (aurrekari penalen inprimakia).
* Ahalmen fisikoa eta gaitasun psikologikoa edukitzea (ziurtagiri psikoteknikoa).
* Frogagiria, tasa (15 euro) ordaindua dagoela egiaztatzen duena, arriskutsuak izan daitezkeen animalien lizentziak izapidetzeagatik. Autolikidazioa Udaletxeko beheko solairuan Zerga Bilketako bulegoan ordaindu ondoren, Zerga Kudeaketako atalean entregatuko da, bigarren solairuan.
* Erantzukizun zibileko asegurua ziurtatzea, frankiziarik gabekoa, hirugarrenei kalte egiteagatik, gutxienez 120.000 euroko estaldurarekin (aseguruaren inprimakia).
Azken dokumentu hori exijituko da arriskutsua izan daitekeen txakur baten jabea bazara.
BIGARRENA: Txakurraren jabeak IZENA EMATEKO eskaera egingo du, txakurra erroldatuta dagoen udalerriko Arriskutsuak Izan Daitezkeen Animalien Udal Erregistroan lizentzia eskuratzen duenetik 15 eguneko epean (izena emateko eskaeraren inprimakia).
Dokumentazioa
* Eskatzailearen NAN.
* Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia.
* Txakurraren titulartasuna ziurtatzen duen dokumentua (pasaportea / osasun-kartilla ofiziala / REGIAren orria).
* Erantzukizun zibileko asegurua ziurtatzea, frankiziarik gabekoa eta hirugarrenei kalte egiteagatik gutxienez 120.000 euroko estaldurarekin (aseguruaren inprimakia).
Tramitatzeko eta inprimakiak/galdetegiak/dokumentazioa lortzeko bideak
Aurrez aurre
Postaz