Tramiteak
DIRULAGUNTZAK GETXOKO GIZARTE-KOHESIORAKO ARLOAN JARDUTEN DUTEN ERAKUNDEENTZAT
Kudeaketa Unitatea
Deskribapena
- Sentsibilizazioa eta heziketa gizarte eraldaketarako
- Haurrak eta gazteak
- Zahartze aktiboa
- Balioetan oinarritutako heziketa
- Adikzioak prebenitzea
- Gizarte Zerbitzuak
Edo zeharkako beste politiketatik jarduten dutenei:
- Berdintasuna
- Kulturartekotasuna
- Aniztasun funtzionala
- Belaunaldi aniztasuna
- Aniztasun afektibo-sexuala
- Elkartasuna
Eskakizunak
- Irabazteko asmorik ez izatea.
- Dagokien erregistro publikoan erakunde gisa erregistratuta egotea oinarri arauemaileak onartzen diren egunean, gutxienez urtebeteko antzinatasunez.
- Getxoko Erakundeen Erregistroan inskribatuta egotea, udalerrian egoitza edo delegazioa duten erakunde guztiak.
- Getxoko Udalarekin eta Ogasun Publikoarekin (Forukoa edo Estatukoa) dauden zerga betebeharrak egunean izatea, baita Gizarte Segurantzarekin ere.
- Gizarte kohesioaren arloan jarduerak garatzea.
- Proiektua oso-osorik Getxon gauzatzea eta proiektuaren hartzaileen artean gutxienez % 50 getxotarrak izatea.
Erakundeek ezin izango dira dirulaguntzen onuradun izan, baldin eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan xedatutako inguruabarren batean badaude. Halaber, ezingo dute parte hartu sexuarengatiko diskriminazioa dela eta, administrazio zehapena edo penala betetzen ari diren erakundeek edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen babesean ebazpen honetan aurrez ikusitako laguntzak eskuratzeko debekua dutenek.
Dokumentazioa
b) Eskaera egingo duen ordezkariaren NANaren/AIZaren fotokopia.
c) Erakundearen IFKren fotokopia.
d) Erakundearen estatutuen fotokopia.
e) EJko Elkarteen Erregistroan, Udal Erregistroan edo dagokion erregistroan inskripzio-ziurtagiriaren fotokopia.
f) Eskaerek 3.000 euro gainditzen badituzte, Bizkaiko Foru Ogasunaren edo beste edozein Ogasun Publikoren (Forukoa edo Estatukoa) ziurtagiria, eta Gizarte Segurantzarena, non adierazten den Bizkaiko Foru Ogasunarekin edo beste edozein Ogasun Publikorekin (Forukoa ala Estatukoa) eta Gizarte Segurantzarekin zerga-eskakizunak eguneratuta daudela. Ziurtagiria ofizioz eskatuko da erakunde eskatzaileak kontra egiten ez badu.
g) Udalak ofizioz egiaztatuko du erakunde eskatzaileak zerga-zorrik duen ala ez.
h) 1. ildoan, erakundeari buruzko datuak (II eranskina).
i) 2. ildoan, erakundearen proiektua (III eranskina).
Proiektua beren-beregi III. eranskineko formatuan entregatuko da eta ez ditu 30 orrialde baino gehiago izango (A4, alde batetik idatzita, 1,5eko lerroartea eta Arial 12 letra). Ez dira irakurriko ez ebaluatuko luzera hori gainditzen duten orriak.
j) Udalak, kasu zehatza kontuan hartuta, erakunde eskatzaileari edozein dokumentazio osagarri eskatu ahalko dio.
Udalak erakundeei eskatu aurreko bi urteetan antzeko dirulaguntza eman badie, ez dituzte berriz dokumentuak aurkeztu beharko, aldaketarik ez badute, baina eskaeran berariaz adieraziko da inguruabar hori.
Tramitatzeko eta inprimakiak/galdetegiak/dokumentazioa lortzeko bideak
AEB
Web: https://www.getxo.eus/aeb