Tramiteak
NAGUSIEN ETXEKO BAZKIDE TXARTELA
Kudeaketa Unitatea
Deskribapena
Romoko Eguneko Zentroaren erakunde titularra Getxoko Udala da. Ibar Nagusien Etxea, 2001ean eratutako nagusien elkartea, zentroaren kudeaketaren arduraduna da, lagapen-erregimenean. Erregimen hori urtero berriztatu daiteke, hitzarmen bidez.
Kudeaketak, oinarrian, bi lan-ardatz ditu: jarduerak eta zerbitzuak.
Jardueren eskaintza zabalari esker, nagusiek aisia modu sortzaile eta parte-hartzailean bizitzea nahi da. Nagusien ongizatea lortzeko eta bizi-kalitatea hobetzeko oinarrizkotzat hartzen diren zerbitzuak honakoak dira: taberna-jantokia, emakumeen eta gizonen ile-apaindegiak, podologia eta masaje terapeutikoa. Horrez gain, egunero egunkariak eta aldizkariak irakurtzeko mailegu-zerbitzua dago.
Funtzionamendua azkarragoa, parte-hartzaileagoa eta erantzuleagoa izateko, batzordeetan antolatzea hautatu da: mendi-ibiliak, abesbatza, ekitaldiak eta kultura, gimnasia, txapelketak, kultura-txangoak, jaiak eta dantzak, bingoa, harreman publikoak eta diruzaintza.
Eskakizunak
*60 urte baino gehiago izatea
* Bazkide izateko eskubidea duen pertsona baten bikotekidea edo ezkontidea izatea
* 50 urtetik gorakoa izatea eta %33 gutxienezko desgaitasuna izatea
*1,50€ ordaintzea karnetaren truke.
Dokumentazioa
*Txartel neurriko kolorezko argazki bat
Tramitatzeko eta inprimakiak/galdetegiak/dokumentazioa lortzeko bideak
Aurrez aurre