Tramiteak
EGUNEKO ARRETA ZERBITZUA ADINEKO PERTSONENTZAT
Kudeaketa Unitatea
Deskribapena
Adineko pertsonentzako eguneko arretako zerbitzua astelehenetik ostiralera emango da Getxoko Jesusen Bihotzaren Udal Egoitzak erabakitzen duen ordutegian. Hasiera batean, ezarritako ordutegia 11:15-14:45 da.
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak honako prestazio hauek garatu beharko ditu: informazioa, jarraipenaren balorazioa eta zerbitzuak beharrezkoa duen gizarte-laguntza.
Zerbitzuan bertan garatu beharreko prestazioak izango dira:
- Estimulaziorako edo errehabilitaziorako esku-hartzeak: gaitasunak garatzea; eguneroko oinarrizko jarduerak egiteko gaitasunak estimulatzeko jarduera eta ariketa errazak.
- Heziketa esku-hartzeak: hezkuntzari zein kulturari lotutako aisialdia eta jarduerak.
- Zerbitzuari atxikitako gizarte langilearen babesa.
- Mantenua.
Garraioa eskainiko da prestazio osagarri gisa.
Eskakizunak
- 65 urte edo gehiagokoak
- Arriskuan edo mendekotasun-egoeran daudenak (I. gradukoak, Mendekotasunaren Balorazio Baremoan 25 eta 39 puntu artean eskuratu dituztenak).
Administrazio-betekizunak:
- Eskaera egiten den egunean Getxoko udalerrian erroldatuta izatea eta hala jarraitzea zerbitzua erabiltzen den aldian.
- Oinarrizko gizarte langilearen preskripzio teknikoa edukitzea, eguneko arretako zerbitzua baliabide egoki gisa jasotzen duena, saileko koordinatzaileen oniritziarekin.
Behar izanaren betekizunak:
- Intentsitate txikiko babesa behar izatea, kasuan kasuko zerbitzu-modalitateak estaltzen dituen beharrizanak bermatzeko.
- Gaixotasun infekto-kutsakor edo gaixotasun mental bat badu, dagokion tratamendua ez errefusatzea.
- Jokabide-nahasmendurik edota zerbitzuaren funtzionamendua edo bizikidetza arrunta larriki eragoz dezakeen portaerarik ez izatea, pertsonarentzat, beste erabiltzaile batzuentzat edo profesionalentzat arriskutsua bada.
- Laguntza sanitario espezializaturik edota iraunkorrik ez eskatzea, zerbitzuaren eskura ez badago.
Dokumentazioa
- NANaren edo legezko ordezkariaren beste identifikazio-agiriren bat, eta legezko ordezkaritza edukitzeari buruzko dokumentazioa.
- Mendekotasunaren balorazioari buruzko ebazpenaren zein ABPren kopia.
- Txosten mediko eguneratua.
- Bankuko helbideratze orria (erantsi da)
- Eguneko arretako zerbitzuko egonaldia onartzeko dokumentua.
Tramitatzeko eta inprimakiak/galdetegiak/dokumentazioa lortzeko bideak
Aurrez aurre