Tramiteak
DIRULAGUNTZARAKO ESKAERA GETXOKO UDALERRIAN ETXEBIZITZA ALOKATZEKO
Kudeaketa Unitatea
Deskribapena
Eskakizunak
- 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera eta 2022ko ekainaren 30era arte indarrean dagoen ohiko bizilekurako errentamendu-kontratu baten titularra izan behar da; kontratu horren gutxieneko iraupena urtebetekoa izango da.
- Kontratuaren hileko errenta ezin izango da 900 eurokoa baino handiagoa izan (garaje-, trasteleku- eta erkidego-gastuak kanpo), oinarrietan jasotako ohiz kanpoko kasuan izan ezik.
- Eskatzailea Getxoko udalerrian erroldatuta egon beharko da eskaera aurkezteko unean, gutxienez urtebete lehenagotik etenaldirik gabe, edo 3 urtez etenaldiekin azkeneko bost urteetan, deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den unetik zenbatzen hasita. Bestela, 10 urtez, gutxienez, Getxoko udalerrian.
- Eskatzaileak dirulaguntzaren xede den etxebizitza horretan bertan egon beharko du erroldatuta dirulaguntza eskatzen duen aldian.
- Etxebizitzan erroldatuta egongo dira soilik errentamendu-kontratuaren titularrak eta, egotekotan, 18 urtetik beherako emantzipatu gabeko adingabeak eta/edo errentamendu-kontratuaren titularren menpe dauden adinez nagusiak.
- Bizikidetzako unitateko pertsona guztiak dirulaguntzaren xede den etxebizitzan egon beharko dira erroldatuta, eta ohiko egoitza iraunkor bezala izango dute.
- Arau orokor gisa (kontsultatu salbuespenak oinarrietan), eskatzaileak ezin izango du etxebizitzarik izan jabetzan, eta ez du izango azalera-eskubiderik edo usufrukturik eskaera egin duen unean eta diruz lagundutako aldian. C motako bizikidetzako unitateetan, bikotea osatzen duen beste pertsona edo egitatezko bikotekidea ere ezin izango da horrelakoren baten jabe izan, nahiz eta eskatzaile gisa aurkeztu ez.
- A eta B motako bizikidetzako unitateak osatzen dituzten eskatzaileen urteko diru-sarrera haztatuak (2021eko PFEZ) ez dira 25.000 euro baino gehiago izango; eta eskatzaileek C motako bizikidetzako unitateak osatzen badituzte, bien artean, ezin izango dute 39.000 euroko kopurua gainditu, nahiz eta eskatzailea horietako bat baino ez izan.
- Eskatzaileak egunean izan beharko ditu Getxoko Udalarekiko zergak, tasak, arielak eta zehapenak eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-obligazioak beteta izango ditu.
- Eskatzailea ez da egongo Azaroaren 17ko 38/2003 Dirulaguntza Orokorren Legearen 13. artikuluan aurreikusitako egoeretan.
- Eskatzailea ezin izango da izan aldi berean beste erakunde batzuek alokairurako emandako laguntza edo dirulaguntza baten onuraduna.
- Alokatutako etxebizitzak Getxon egon behar du, bizigarritasun-lizentzia eduki eta udal-erroldan alta emanda izan.
Dokumentazioa
Tramitatzeko eta inprimakiak/galdetegiak/dokumentazioa lortzeko bideak
AEB
Web: https://www.getxo.eus/aeb
E-Posta
Telefonoz