RKBekak musika egoitzen azken programan Guda Dantza izan da aukeratutako taldea. Kontzertu honetan, zenbait hilabetetan zehar egin duten lanaren emaitza ezagutzeko aukera izango dugu, kanta berrien eskutik. Horien artean, Nekaturik aipatu behar da, funky erritmo dantzagarrien aldeko eginiko apustua erakusten duena.