Musika
Data: 2022/6/29 - 2022/6/29
Ordutegia: 21:00
Tokia: Ereaga aretoa
Talde lehiaketa: Archipélagos
Melissa Aldana Quartet
Archipélagos jazz garaikideko taldea Bruselan sortu zen 2019. urtean. Francesca Remigi bateria-jotzaile eta konpositore italiarra buru duela, musika klasiko garaikidean, rock progresiboan, Indiako musika karnatikoan, musika elektronikoan eta free jazzean inspiratutako soinu finak interpretatzen ditu. Horrek guztiak estilo paregabea ematen dio nazioarteko boskote honi.
Melissa Aldanak (1988; Santiago, Txile) jazzeko handiekin batera ikasi zuen, hala nola bere aita Marcos Aldana, Joe Lovano edo Greg Osby. 2013an, Thelonius Monk Nazioarteko Lehiaketa irabazi zuen lehen instrumentista hegoamerikarra izan zen, eta 2020an Grammy sarietarako izendatu zuten bat-bateko soloaren kategorian, Visions (2019) disko arrakastatsuaren Elsewhere piezan eginiko interpretazioari esker.
Sarrera: 12€.
Saltokiak: