Hasiera  Zerbitzuak  Agenda  Xehetasuna

Ekitaldien Agenda

MARLANGO
Turismo, Getxo musika

MARLANGO

Data:2022/2/5 - 2022/2/5

Ordutegia:Otsailak 5, 19.30 etan

Tokia:Muxikebarri-Arte, Kultura eta Biltzar Zentroari . Basagoiti Etorbidea, 77. Algorta - Getxo

Marlango pop talde bat da, baina jazz eta blues estiloen kutsu argiak dauzka. Tom Waits musikagilearen I wish I was in new Orleans abestian du jatorria taldearen izenak, bera baita euren erreferenteetako bat.

Marlango proiektua 1998. urtearen amaieran sortu zen, Madrilen, Leonor Watling kanta-idazle eta kantariak eta Alejandro Pelayo pianista eta konpositoreak piano eta ahotserako hamalau abestiz osatutako maketa grabatu zutenean, hain zuzen ere. 2002. urtean, Oscar Ybarra tronpetista newyorktarra batu zitzaien.

Subterfuge diskoetxeak talde horren lehenengo diskoa argitaratu zuen 2004an, Marlango izenekoa. Horrez gain, bira bat egin zuten Estatu osotik; 50 kontzertu baino gehiago eskaini zituzten eta sarrerak agortu ziren gehienetan. Lan horri esker urrezko diskoa lortu zuten, eta Japoniara nahiz Portugalera eraman zuten beren musika. Ordutik honako lan hauek plazaratu dituzte: Automatic Imperfection (2005), The Electrical Morning (2007), Life in the Treehouse (2010), Un Día Extraordinario (2012) eta El Porvenir (2014). 2018. urtean Technicolor (Altafonte) argitaratu zuten, zeinarekin aldizkako aurkezpen-bira batean murgildu baitziren Estatuko zein Mexikoko hainbat antzoki eta aretotan aritzeko; alabaina, bira eten behar izan zuten.

Konfinamendu-garaian, Alejandro Pelayo eta Leonor distantziatik aritu ziren lanean, La Cruda izeneko beren abesti berria sortzeko; hain zuzen ere, lan horrekin itzuli ziren agertokietara, "bizitza eta musika ospatzera".

SARREREN SALMENTAK 15€

Getxoko Kultur Etxea. C/Villamonte, A-8. Getxo. T: 94 491 40 80

Romo Kultur Etxea, Pza Santa Eugenia,1 Getxo: 94 466 00 22

Muxikebarri (Av Basagoiti, 77, Algorta)

www.bbk.es

Informazio gehiago

Getxo Kultur Etxea

Hainbat aukera eskaintzen dizkizugu Getxon, Bilbotik 20 minutura soilik; bertan, euskal kostaldeaz, hondartzaz eta itsas brisaz gozatu ahal izango duzu.

Non jan Getxon

Pintxotan Getxotik

Getxo Planak

Non lo egin Getxon

Informa zaitez garraio publikoari buruz, 24 orduko lurpeko aparkalekuei buruz eta Getxon mugitzeko beste era batzuei buruz.

Muxikebarrik - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresu zentroa -

Logo Metro Bilbao Metro Algorta

Ikusi agenda osoa