


Ekitaldien Agenda

NACHO VEGAS - Kontzertua
Data:2022/1/29 - 2022/1/29
Ordutegia:Urtarrilak 29, 19.30etan
Tokia:Muxikebarri-Arte, Kultura eta Biltzar Zentroari . Basagoiti Etorbidea, 77. Algorta - Getxo
Oro, salitre y carbón ("urrea, kresala eta ikatza") esaten zuen Violeta Parrak Arriba quemando el sol bere abesti aldarrikatzailean, zeinaren bitartez Lanpako meatzarien lan-baldintzak salatu baitzituen, eta bertso hori da, hain zuzen ere, Nacho Vegas abeslari eta konpositore asturiarraren Diez años de marxophonismo (2011-2020) izeneko diskoaren izenburua, bai eta artistak garai horri agur esateko erabili duen argi- eta oroitzapen-iturria ere.
Nacho Vegas (Gijón, 1974), 90eko hamarkadatik dago aktibo hainbat taldetan, eta 2001ean hasi zen bakarlari gisa. Gaur egun Estatuko artista ezagunenetarikoa da eta geroz eta ospetsuagoa egiten ari da Latinoamerikan. Oro, salitre y carbón Getxon aurkeztuko duen bildumaren izenburua da. Bertan, azken hamarkadako bere ekoizpena berrikusiko du, eta bitxitasunak, bertsioak eta argitaragabeko abestiak berreskuratuko ditu.
SARREREN SALMENTAK 24€ SARRERA AGORTUAK
Getxoko Kultur Etxea. C/Villamonte, A-8. Getxo. T: 94 491 40 80
Romo Kultur Etxea, Pza Santa Eugenia,1 Getxo: 94 466 00 22
Muxikebarri (Av Basagoiti, 77, Algorta)
Informazio gehiago
Hainbat aukera eskaintzen dizkizugu Getxon, Bilbotik 20 minutura soilik; bertan, euskal kostaldeaz, hondartzaz eta itsas brisaz gozatu ahal izango duzu.
Informa zaitez garraio publikoari buruz, 24 orduko lurpeko aparkalekuei buruz eta Getxon mugitzeko beste era batzuei buruz.
Muxikebarrik - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresu zentroa -
![]() |
Metro Algorta |