Hasiera  Zerbitzuak  Agenda  Xehetasuna

Ekitaldien Agenda

LABORAL KUTXA PUNTA GALEA CHALLENGE 2021
Turismoa, Getxo kirola

LABORAL KUTXA PUNTA GALEA CHALLENGE 2021

Data:2021/11/01 - 2022/03/31

Ordutegia:Hasiera Ordua

Tokia:Punta Galea

PUNTA GALEA CHALLENGE LEHIAKETA, EUROPAKO OLATU HANDIKO NAZIOARTEKO SURF TXAPELKETA BAKARRA ETA ZAHARRENA.

 

Laboral Kutxa Punta Galea Challenge txapelketaren XV. edizioa, olatu handien nazioarteko proba bueltan da. 15. edizioari argi berdea emango dion itxaronaldia azaroaren 1ean hasi eta martxoaren 31n amaituko da.

Proba egun bakar batez ospatzen da itsaski-sasoi betean, udazkena eta negua bitartean. Aldi horretan, ekitaldiaren antolakuntzak, surflari eta meteorologo adituek, Kantauri itsasora hurbiltzen den depresio bakoitza xehetasunez aztertzen dute, olaturik onenak eta haizerik onenak dakartzana aukeratuz. 48 orduko aurrerapenarekin iragartzen da.

Txapelketak babesle berriak ditu, eta, horri esker, sarietara bideratutako zenbatekoa % 50 handituko da. Gauzak horrela, hoberen sailkatutako surflariek 20.500€ partekatuko dituzte saritan. Horrez gain, proba zuzenean jarraitzea ahalbidetuko duen eta urte osoan zehar askotariko edukia eskainiko duen mugikorrentzako aplikazio bat sortu da.

Kirol hitzordu ikusgarri honek segurtasun neurri konplexuak izango ditu, lurrean, itsasoan nahiz airean. Anfiteatro natural ezin hobea den itsaslabarrean, 20.000 lagunek 6 metro inguruko olatuez gozatzen dute lehiaketak irauten dituen 4 ordu eskasetan zehar.

Aurten ere Getxoko Udalak doako autobus zerbitzua eskainiko du. Oso ekitaldi mediatikoa da eta ehun bat hedabide akreditatzen dira urtero. 2014ean 5 miloi ikuslek jarraitu zuten txapelketa NBC kate iparramerikarraren bitartez.

Getxok baldintza ezin hobeak ditu urte osoan surfa praktikatzeko, hondartza ugari eta ia hogei olatu ezberdin ditu. Olatu horien artetik Punta Galekoa nabarmentzen da, adituek muturreko surfa praktikatzeko bikaintzat jotzen dutena. Izan ere, Getxon bakarrik, Surf sektoreari lotutako 60 enpresa eta erakunde daude, eta udalerriak itsasoari lotutako 26 aisialdi-plan eskaintzen ditu. Informazio gehiago emango da Punta Galea Challengeren sare sozialen bidez: @GaleaChallenge.

 cartel

Hainbat aukera eskaintzen dizkizugu Getxon, Bilbotik 20 minutura soilik; bertan, euskal kostaldeaz, hondartzaz eta itsas brisaz gozatu ahal izango duzu.

Non jan Getxon

Pintxotan Getxotik

Getxo Planak

Non lo egin Getxon

Informa zaitez garraio publikoari buruz, 24 orduko lurpeko aparkalekuei buruz eta Getxon mugitzeko beste era batzuei buruz.

Muxikebarrik - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresu zentroa -

Logo Metro Bilbao Metro Algorta

Ikusi agenda osoa