Hasiera  Zerbitzuak  Agenda  Xehetasuna

Ekitaldien Agenda

GETXOPHOTO Nazioarteko Irudi Jaialdia - 2022ko ekainaren 2tik 26ra
Getxo artea eta kultura, Turismo

GETXOPHOTO Nazioarteko Irudi Jaialdia - 2022ko ekainaren 2tik 26ra

Data:2022/6/2 - 2022/6/26

Ordutegia:

Tokia:Algortan-GETXON

Zer da?

Begihandik sortua eta kudeatua, GETXOPHOTO orain dela15 urte Getxon –Euskal Herria– gertatzen den irudian oinarritutako jaialdia da. Parte-hartzaileagoa, hibridoagoa, konprometituagoa eta jasangarriagoa izateko etengabe ahalegintzen den jaialdia da.
Jaialdiak izaera tematikoa du, eta mundu osoko sortzaileen proposamenen bidez, gaur egungo erronkei aurre egiten dien plataforma da, bide batez, hausnarketarako espazioak sortu eta publikoekin elkarrizketa pizten duena.
 
GETXOPHOTOk espazio publikoaren (fisikoa eta onlinekoa) erabateko defentsa du bere ezaugarri nagusia, espazio hau homogeneizazioaren eta pribatizazioaren aurrean, elkar ezagutzeko eta esperimentatzeko, jolasteko eta ospatzeko eremu gisa ulerturik. Horregatik, programazioaren zatirik handiena aire zabaleko instalazioek osatzen dute, alde batetik, irudiaren eta ingurunearen arteko erlazioa nabarmenduz eta, bestetik, publikoekin harreman horizontalagoa eta parte-hartzaileagoa eraginez.
 
GETXOPHOTOren helburu nagusietako bat gizarte sarea indartzen lagunduko duen irudiaren inguruko komunitate (artistez eta publikoz osatua) kritikoak sortzea da.
 
Toki- eta eskualde-mailan errotutako jaialdia da hau eta herritarrak ardatz nagusitzat izanik, hurbiltasuneko kultura batean oinarritzen den nazioarteko ikuspegia dauka. Garatzen den komunitatearen inplikazio aktiboa sustatzen du tokian tokiko lokarriak bultzatuz (merkatariak, ostalariak, artistak edota zaleekin). 
 
GETXOPHOTOk Internetera zabaldu du bere lan esparrua, ikusizko kultura garatzen den espazioa da hau eta. Gauzak horrela online programa espezifikoa garatzen du, bere baitan besteak beste, errealitate areagotua, podcastak, app-ak, memeak, 3D maketak edota zuzeneko emanaldiak hartzen dituena. 
 
Ingurumenaren gaineko bere inpaktua ahalik eta gehien murrizteko eta gero eta ekimen iraunkorragoa izateko ideiak jaialdiaren ekoizpen- eta diseinu-politika gidatzen dute .

Getxophoto 2022- Imaginatu,  Jon Uriarteren eskutik

Ezinezkoa dirudien arren, krisi garaian ezinbestekoa da beste etorkizun batzuk imajinatzea. Nola jokatzen du irudimenak iragana, oraina eta etorkizuna interpretatzeko orduan? Zer beste modutan funtziona lezake? Zein da ariketa horretan ikusizko narrazioek betetzen duten zeregina? Errealitatea ulertzeko modu alternatiboak dibertsifikatu eta hedatzeko, zer beste irudi eta irudimen mota gara daitezke?

Mundua ulertzeko ezinbestekoak dira irudiak. Argazkigintza erabakigarria izan da zer ikusi eta zer gogoratu erabakitzeko orduan, zer baztertu edo zer ezkutatu. Aldi berean, ikusizkoaren betiko egintza eta efektua da fikzioa, existitzen denaz haratago dagoena igartzeko aukera ematen duelarik. Azken urteotan, garapen teknologikoari esker, irudiak, irudikatzeaz gain, informazioa denbora errealean aurkeztu, komunikatu eta osatzeko gauza dira. Irudimenak irudiaren funtzioak erabiltzen ditu, batetik, fantasiazkoa dena deskribatzeko, bestetik, falta dena berreskuratzeko, eta azkenik, ziurgabetasuna gainditzeko eta ertzetan geratzen dena birkokatzeko.

Irudimenaren ideia hau aztertzeko proposamenak bidaliz, Getxophotok mundu osoko artistak deialdi honetan parte hartzera gonbidatzen ditu, argazkigintza, bideoa, instalazioa, performancea, ekintzak, arte digitala edo beste edozein ikus-adierazpide erabiliz.

Getxophotoren 16. edizioak, bizitzari zentzua emateko orduan irudimenak betetzen duen rola eta irudiek horretarako eskaintzen dituzten aukerak aztertzea proposatuko du.

 

Komisarioa Jon Uriarte

Argazkilaritza ikasi zuen Bartzelonan eta Nueva Yorkeko ICP-n. PhotoEspaña eta Madrilgo Europear Unibertsitatearen master bat gauzatu zuen Proiektu eta teoria artistikoetan. Bere lana zentro eta galeria ugaritan egon da ikusgai, bakarkako eta talde erakusketetan, Madrilen, Donostian, Nueva Yorken, Berlin edo Bartzelonan esaterako. Widephoto plataforma independientearen fundatzailea izan zen, eta hiru urtez Foto Colectaniaren DONE kontzeptualizatu eta koordinatu zuen. Egun Londresen bizi da, non The Photographers’ Galleryn komisario digital moduan lanean hasi den.

Argibide gehiago

Joan GETXOPHOTO Nazioarteko Irudi Jaialdia

Bizkaira joango bazara data horietan eta inguruan ostatu hartzeko toki baten bila bazabiltza, hainbat aukera eskaintzen dizkizugu Getxon, Bilbotik 20 minutura soilik; bertan, euskal kostaldeaz, hondartzaz eta itsas brisaz gozatu ahal izango duzu.

-Non lo egin Getxon

-Non jan Getxon

Getxo Planak

-Pintxotan Getxotik

 

 

Ikusi agenda osoa

 Getxophoto 2022

 

 

GETXOPHOTO