Hasiera  Zerbitzuak  Agenda  Xehetasuna

Ekitaldien Agenda

dalecandELA FEST III
Getxo musika, Getxo Beste ekitaldi batzuk, Turismo

dalecandELA FEST III

Data:2024/9/20 - 2024/9/22

Ordutegia:Irailak 20 18:30etan, irailak 21 eta 22 12:00etan

Tokia:Portu Zaharra



dalecandELA FEST III 


Tarque & la asociación del Riff, Santero y los muchachos eta  Burning  izango dira kartelburu 

Irailaren 20, 21 eta 22 asteburuan, jende guztiari zuzendutako elkartasun-ekitaldia hartuko du Getxok; sarrera doakoa izango da eta, musikaz gain, jarduera artistikoak eta kiroletakoak egingo dira, hala nola igeriketako elkartasun-erronka (“Getxo zeharkaldia AEAren aurkako borrokaren alde”), haurrentzako eta kontzientzia hartzeko jarduerak, eta gastronomiarik onena. Horren guztiaren helburua izango da AEA gaixotasuna ikusaraztea eta funtsak biltzea, bai ikerketarako, bai gaixotasun hori pairatzen dutenei laguntzeko. Algortako Portu Zaharrraren ondoko zabalgunean.

Estatuko nahiz eskualdeko hamasei musika-talde baino gehiagok joko dute jaialdian; agertokira igoko dira bertaratutakoek haien abestiez gozatu dezaten, betiere alboko esklerosi amiotrofikoaren aurkako aldarria eginez.

Horrez gain, haurrentzako tailerrak egingo dira: energia berriztagarrien tailerra, eta jasangarritasuneko tailerra. Txikienei zuzendutako jarduerak eta jolasak ere egongo dira.

Gaixotasun honen aurka borrokatzeko beste elementu garrantzitsu bat da kirola, komunikabidea izateaz gain jarduera gomendagarria baita; hala, DalecandELA jaialdian nagusi izango da asteburu osoan, eta askotariko jarduerak egin ahalko dira: rokodromoa, tirolina, yoga-saioa goizez, zeharkaldiak paddle surfean, bela-estropada eta errugbi-jarduerak, bai eta igeriketa-zeharkaldia ere Abrako uretatik. Aipatutako azkenak maila desberdinetako bi ibilbide hartuko ditu barne eta Ereaga nahiz Portu Zaharreko uretan egingo da.

Nahi dutenek eman ahalko dute izena, dalecandELA elkartearen webgunearen bidez: www.dalecandela.org

Kirol-jarduera guzti horiek eskainiko dira jardunaldietan, AEA gaixotasunak mugitzeko eragiten duen zailtasuna ikusarazte aldera; halaber, askotariko erronken bidez, erakunde laguntzaileek dohaintzak egingo dituzte AEAren aurka borrokatzeko.

Conciertos DalecandELA


 

Informazio gehiago

dalecandELA

Hainbat aukera eskaintzen dizkizugu Getxon, Bilbotik 20 minutura soilik; bertan, euskal kostaldeaz, hondartzaz eta itsas brisaz gozatu ahal izango duzu.

Non jan Getxon

Pintxotan Getxotik

Getxo Planak

Non lo egin Getxon

Informa zaitez garraio publikoari buruz, 24 orduko lurpeko aparkalekuei buruz eta Getxon mugitzeko beste era batzuei buruz.

Logo Metro Bilbao

Metro Algorta

Ikusi agenda osoa