


Ekitaldien Agenda

Mikel Urdangarinek Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin
Data:2023/2/25 - 2023/2/25
Ordutegia:Otsailak 25 19:00etan
Tokia:Muxikebarri-Arte, Kultura eta Biltzar Zentroari . Basagoiti Etorbidea, 77. Algorta - Getxo
Mikel Urdangarinek Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin lankidetzan garaturiko proiektua dakarkigu: "Badena eta ez dena".
Biek betetzen dute urteurrena, eta lerrokatze planetarioa balitz bezala, biak elkartu dira abeslari zornotzarraren errepertorioa era bikainean grabatu eta eguneratzeko. Kontzertu honetan Mikelen kantutegitik hautatutako abesti esanguratsuenez gozatuko dugu eta baita abesti berri batez ere.
Orkestrarako moldaketa gehienak Bingen Mendizabaleak burutu ditu, bi izan ezik: Kideari abestia Fernando Velázquez orkestra zuzendariak moldatu du; eta Munduari begiratzeko modu bat Koldo Uriarteren lana da, musikaria eta diskoaren produktorea..
- Muxikebarriko Informazio-bulegoa (8:30-14:30, astelehenetik ostiralera)
- Muxikebarriko txarteldegia (Astelehenetik ostiralera: 10:30-13:30 / 16:30-19:30 eta ikuskizunak hasi baino ordubete lehenago)
- Romo Kultur Etxea-RKE (Astelehenetik ostiralera: 9:00-14:00 / 16:00-18:00)
Informazio gehiago
Hainbat aukera eskaintzen dizkizugu Getxon, Bilbotik 20 minutura soilik; bertan, euskal kostaldeaz, hondartzaz eta itsas brisaz gozatu ahal izango duzu.
Informa zaitez garraio publikoari buruz, 24 orduko lurpeko aparkalekuei buruz eta Getxon mugitzeko beste era batzuei buruz.
Muxikebarrik - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresu zentroa -
![]() |
Metro Algorta |