


Ekitaldien Agenda

Sonoma (Danza)
Data:2023/1/29 - 2023/1/29
Ordutegia:Urtarrilak 29 19:30etan
Tokia:Muxikebarri-Arte, Kultura eta Biltzar Zentroari . Basagoiti Etorbidea, 77. Algorta - Getxo
Marcos Morau Dantza Sari Nazionalaren irabazleak (2013) 2016an Ballet de Lorraine konpainiarako sortu zuen Le Surréalisme au service de la Révolution lanaren funtsezko ideiei heldu die berriz, Buñuel ezaguna gogoan izanik Erdi Aroko Calandara eta Paris kosmopolitara eramaten gaituena. Orain, mikrokosmos guzti hori Sonoma lanean handitu eta garatuko da, La Veronal konpainiarekin duen proiektuaren bidez.
Sonoma jatorrira, gorputzera, haragira itzultzeko beharraz sortu zen. Sonoma gaztelaniazko hiztegian ageri ez den berba da. Alabaina, grekozko soma (“gorputza”) eta latinezko sonum (“soinua”) partikulak hartzen ditu barne: soinuaren gorputza eta gorputzaren soinua. Presa askorekin bizi gara gaur egun, horren erritmo bizkorrean, ezen jada inork ez baitaki ondo zer gertatzen ari den. Esan liteke funtsean aurrerantz erortzen garela eta erorketa bizkor hori gertatu bitartean —errusiar mendi batean bezala— oihukatzen dugula. Erori bitartean gorputzak egiten duen soinua da Sonoma.
Erritmo hori jasan behar duen pertsonaren oihua da, bere existentziaren muga, gorputzaren ulu primitiboa eragiten duena, bizirauteko eta bizirik sentitzeko gizadiaren pultsua. Jatorrira bueltatzea birtuala eta digitala gainditzeko modu bakarra dela ziurtatzen du Sonoma kontzeptuak.
- Muxikebarriko Informazio-bulegoa (8:30-14:30, astelehenetik ostiralera)
- Muxikebarriko txarteldegia (Astelehenetik ostiralera: 10:30-13:30 / 16:30-19:30 eta ikuskizunak hasi baino ordubete lehenago)
- Romo Kultur Etxea-RKE (Astelehenetik ostiralera: 9:00-14:00 / 16:00-18:00)
PLATEA -Arte Eszenikoen Estatuko Programa- eta INAEM – Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioaren eta ICEC – Kataluniako Generalitateko Kultura Sailaren laguntzarekin.
- Ideia eta zuzendaritza artistikoa: Marcos Morau
- Koreografia: Marcos Morau en colaboración con las intérpretes
- Interpreteak: Lorena Nogal, Marina Rodriguez, Ariadna Montfort, Núria Navarra, Angela Boix, Anna Hierro, Julia Cambra, Laura Lliteras, Anabel Barotte
- Testua: El Conde de Torrefiel, La Tristura y Carmina S. Belda
- Errepikatzaileak: Estela Merlos y Alba Barral
- Dramaturgiako aholkularitza: Roberto Fratini
- Laguntzailea ahotsetan: Mònica Almirall
- Argiztapenaren zuzendaritza teknikoa eta diseinua: Bernat Jansà
- Eszenako, makineriako eta efektu berezietako erregidorea: David Pascual
- Soinu-diseinua: Juan Cristóbal Saavedra
- Ahotsa: María Pardo
- Eszenografia: Bernat Jansà y David Pascual
- Jantzien diseinua: Silvia Delagneau
- Jantzigintza: Mª Carmen Soriano
- Kapelutegi: Nina Pawlowsky
- Maskarak Juan Serrano – Gadget Efectos Especiales
- Erraldoia: Martí Doy
- Atrezzo: Mirko Zeni
- Produkzioa eta logistika: Cristina Goñi Adot
- Produkzio zuzendaritza: Juan Manuel Gil Galindo
Informazio gehiago
Hainbat aukera eskaintzen dizkizugu Getxon, Bilbotik 20 minutura soilik; bertan, euskal kostaldeaz, hondartzaz eta itsas brisaz gozatu ahal izango duzu.
Informa zaitez garraio publikoari buruz, 24 orduko lurpeko aparkalekuei buruz eta Getxon mugitzeko beste era batzuei buruz.
Muxikebarrik - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresu zentroa -
![]() |
Metro Algorta |