2023/3/31
Gizarte Kohesioaren eremuan, udalerriko erakundeentzat edo getxotarrentzako jarduerak antolatzen dituztenentzako diru-laguntzen deialdiak aurreikusten du proiektuetarako kopurua eta sarean sustatutako ekimenetarako handitzea, berritasunen artean. Getxoko Udalak 238.056 euro banatuko ditu, aurreko urtean baino %5 gehiago, orduan 226.626 euro banatu baitziren 57 entitateren artean (110.245 euro lehen ildoan ea 116.381 bigarren ildoan). Carmen Díaz, Gizarte Kohesioko zinegotziak nabarmendu du, “deialdiaren helburua da proiektuen babesa eta zeharkakotasuna indartzea, hala nola gizartea eraldatzeko sentsibilizazioa eta hezkuntza, haurrak eta gazteak, zahartze aktiboa, balioetan oinarritutako hezkuntza, adikzioen prebentzioa eta gizarte-zerbitzuak, baita Berdintasuna, Kulturartekotasuna, Elkartasuna, edo Dibertsitate funtzionala, belaunaldikoa edo afektibo-sexualaren alorrekoak ere. Eskerrak eman nahi dizkiegu elkarteei ahaleginagatik, urtero proposamenen kalitate teknikoa handitzen delako eta zeharkako ikuspegiak eta genero-ikuspegia txertatzen direlako. Gainera, nabarmendu nahi dugu kasu askotan herritarren, elkarteen eta erakundeen inplikazioa bilatzen dela bizikidetza erraztuko duen esku-hartze komunitarioa eraikitzeko”.
Erakunde hartzaileak irabazi-asmorik gabeko erakunde, elkarte edo fundazioak dira, dagokien erregistroan gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin erregistratuta daudenak eta udalerrian Gizarte Kohesioaren eremuan jarduerak egiten dituztenak, proiektua Getxon aurrera eramaten eta/edo hartzaileen artean gutxienez %50 getxotarrak izanda. Gainera, udalerrian egoitza dutenek Getxoko Entitateen erregistroan izena emanda eduki behar dute.
Bi diru-laguntza ildo
Lehenengo ildoak, 111.720 euroko gehieneko kredituarekin, asoziazionismoa sustatu eta indartu nahi du, bai eta Gizarte Kohesioaren arloari lotutako erakundeen sare bat egotea bultzatu ere. Getxon egoitza soziala edo ordezkaritza duten eta Udalaren Erregistroan erregistratuta dauden erakundeek eskaera aurkeztu dezakete. Eguneroko mantenimendu eta funtzionamendu (langileen eta eguneroko) gastuak subentzionatuko dira, bai eta indartzeko, informazio, dibulgazio, boluntarioen prestakuntza-gastuei aurre egiteko eta jarduera txikiak aurrera eramateko, zenbatekoa aurrekontu-muga gainditzen ez dutenean. Laguntzak gastuen %100a estaltzera heldu ahal izango dira, ezarritako aurrekontu-muga gainditzen ez badute.
Bestalde, bigarren ildoak, 126.336 eurorekin, Gizarte Kohesioaren arloko jarduera-eremuetarako interesgarriak diren proiektuak babestu eta sustatu nahi ditu, udalerrian edo hartzaileen artean gutxienez %50 getxotarrak direnean. Getxon egoitza edo ordezkaritza duten erakundeek gehienez 116.336 euroko kreditua izango dute, eta Getxon jarduerak antolatzen beste udalerri batzuetako erakundeek 10.000 eurokoa. Egin beharreko jarduerek honako helburu hauek izan beharko dituzte: Garapenerako Lankidetzari eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzari buruzko sentsibilizazioa; ikuspegi feminista argia duten jarduerak; kulturartekotasuna sustatzen duten jarduerak; gazteen intereseko jarduerak; autonomia, babesa eta gizarteratzea bultzatzen duten jarduerak; eta gizarte-zerbitzuen eta erkidegoaren esku-hartzearen beste integrazio intersekzional bat eraikitzea sustatzen duten jarduerak, udal- edo udalaz gaindiko beste gizarte-politika batzuekin. Aurkeztutako proiektuaren %100 eskatu ahal izango da.
Ildo horrek, aipatutako zenbatekotik lehen aldiz 40.000 euro bideratuko ditu Getxoko hainbat erakunderen artean partzuergoan aurkeztutako proiektuetara. Mota horretako proiektu bakoitzeko gehieneko zenbatekoa 20.000 eurokoa izango da, parte hartzen duten erakundeen artean banatzeko.
Eskaerak
Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 1etik maiatzaren 2ra arte izango da. Eskabideak Administrazio Elektronikoaren Bulegoan (www.getxo.eus) aurkeztu beharko dira. Bestalde, lehen lerroko diru-laguntzak 2023ko otsailaren 28a baino lehen justifikatu beharko dira onartutako ereduetan. Oinarriak eta inprimakiak aipatutako udal webgunean kontsulta daitezke.
Eskakizunak betetzen dituzten erakundeek eskaera bakarra aurkeztu ahal izango dute lehen ildoan eta proiektu bakarra bigarren ildoan, eta kasu guztietan %100 gauzatu eta justifikatu beharko da.
Informazioa: https://labur.eus/Lpk7f