Berriak

Diru-laguntzak

2021/12/16

Udalak 218.655€ banatuko ditu gizarte-kohesioaren arloan diharduten 59 erakunderen artean

Udalak Gizarte Kohesioaren arloan diharduten 59 gizarte-erakunderen artean 218.655€ banatuko ditu, iaz baino 104.000€ gehiago. Lehen aldiz, deialdi bakar batean Gizarte Zerbitzuek eta Esku-hartze Komunitariok (Boluntariotza, Immigrazioa eta Kulturartekotasuna Sustatzea, Adikzioen Prebentzioa, Hezkuntza, Garapenerako Lankidetza, Berdintasuna, Gazteria eta Zahartze Aktiboa) osatzen duten Gizarte Kohesio arloaren diru laguntzek ahalbideratuko dute kalitate handiagoko proiektuak egin ahal izatea eta elkarteen arteko sareko lana aurrera eramatea, zeharkako begiradarekin. “Laguntzak deialdi bakar batean lehen aldiz biltzea oso urrats garrantzitsua da arloaren eraketan. Gainera, ahalegin handia egin dugu erakundeei zenbateko handiagoa emateko, oro har aurreko ekitaldian baino 104.000€ gehiago. Horri esker, kalitate handiagoko proiektuak diruz lagundu ahal izan dira, eta, aldi berean, elkarteen sare-lana sustatu da, proiektuei ikuspegi intersekzionalagoa txertatu baitiete, ikuspegi feministarekin, asoziazionismoarekin eta aniztasunen inklusioarekin. Horrela, asoziazionismoa ere bultzatzen dugu, elkarteak indartzeko eta mantentzeko ildoa indartuz”, azaldu du Carmen Díaz, Gizarte Kohesioko zinegotziak. 

Lehenengo ildoaren 85.710€-ak asoziazionismoa sustatu eta indartzeko dira, bai eta Gizarte-Kohesioaren arloari lotutako erakundeen sare bat egotea bultzatzeko ere. Bestalde, bigarren ildoak, 132.945€-rekin, Gizarte-Kohesioaren arloko jarduera-eremuetarako interesgarriak diren proiektuak babestu eta sustatu nahi ditu, udalerrian edo getxotarrentzat garatu nahi dituztenak. 

Erakunde hartzaileak irabazi-asmorik gabeko erakunde, elkarte edo fundazioak dira, gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin erregistratuta daudenak eta udalerrian jarduerak egiten dituztenak eta/edo aipatutako eremuren batean getxotarrei zuzenduak, edo zeharka Berdintasunaren, kulturartekotasunaren, aniztasun funtzionalaren, belaunaldi-aniztasunaren, aniztasun afektibo-sexualaren eta elkartasunaren zeharkako politiketan. 

Justifikazioak aurkezteko gehieneko epea 2022ko otsailaren 28a izango da 1. ildoaren kasuan, eta, 2. ildoan, erakundeek 12 hilabete izango dituzte ebazpenaren datatik hasita, eta hilabete bat justifikaziorako, jarduera amaitzen denetik. Finantzatutako proiektuaren/en %100 justifikatu beharko da. 

Diru-laguntzen taula.

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +