Berriak

Genero-ikuspegiko diagnostiko bat

2021/10/14

Genero-ikuspegiko diagnostiko bat abian da pandemiak Getxoko biztanleengan izan duen eraginari buruz

Udalak abian jarri du COVID-19ak herritar getxotarrengan izan  dituen ondorioei buruzko genero-ikuspegiko diagnostikoa. Lan hau pandemiaren ondorioak arintzeko aurreikusitako Getxo Ekinez proiektuaren ekintzen barruan dago, eta 15.000e-ko aurrekontua du. 

Helburua  da pandemiak biztanlerian oro har duen eragina neurtzea da, belaunaldien arteko ikuspegiarekin, biztanleria-eremu eta -talde guztietan izan eta dituen ondorioak ezagutze aldera, besteak beste, gazteen ikuspegi emozionalean, familien zaintzan, adinekoen bakardade-egoeretan edo merkataritza- eta ostalaritza-egoeran. Gainera hurrengoak ere aztertuko dira:   zainketen arloa, denbora- eta osasun-dimentsiotik abiatuta; egoera sozio-laboralak, pobrezia eta gizarte-bazterkeria areagotzean; indarkeria matxistaren errealitatea; guraso bakarreko familietan, eta osasun-krisian sortutako premiei erakundeek emandako erantzunean. 

"Genero-ikuspegia txertatzen duten neurriak hartzea ahalbidetuko duen bidea ireki nahi dugu, krisi honek desberdintasunak areagotzea eta emakumeen eskubideen erabileran eta berdintasunaren bidean atzera egitea saihesteko. Eta ikuspegi feminista eta intersekzionaletik egin nahi dugu, gorputzaren lana hausnarketa iturri izanik ", nabarmendu du Carmen Diaz Gizarte Kohesioko zinegotziak. 

Metodologia mistoa

Diagnostikoa egiteko, metodologia mistoa erabiliko da. Alde batetik, zati kuantitatiboan azterlan deskribatzaile labur bat garatuko da, aipatutako egoeraren aurretik emakumeen eta gizonen errealitatearen abiapuntua zein den jakiteko, adinaren araberako hiru galdetegi desberdinen bitartez: gazteak, nagusiak eta edadetuak. Galdetegiak online eta paperean banatuko dira eta 400 eta 600 inkesten lagina lortu nahi da. Telefonoz betetzeko aukera ere izango da, behar dutenentzat. 

Fase kuantitatiboaren ondoren, fase kualitatibo bat egingo da. Fase horretan, zainketei buruzko literaturaren ondorioak berrikusiko dira, hiru elkarrizketa sakon egingo zaizkie hainbat erakundetako profesional adituei, eta lau eztabaida-talde osatuko dira kolektibo espezifikoekin, ikuspegi intersekzionaletik. Parte-hartze desberdineko talde horietan, gorputz-dinamika bat garatuko da, mugimenduan oinarritua, berritzailea, bizipen fisikoak, emozioak eta loturak ardatz dituena, begirada osasun emozionalean jartzeko.

Azterketaren emaitzak urte amaierarako eskuragarri egotea aurreikusten da.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +