Udal Hilerria

Getxoko Udalak udal hilerria kudeatzen du.

...

Karmengo Andre Mariaren hilerria

Getxoko Karmengo Andre Mariaren Hilerria udal-titulartasuneko zerbitzu publikoko ondasun bat da, eta Getxoko Udalari dagokio haren zuzendaritza, gobernua eta administrazioa, zeinak Erregelamendu honetan eta aplikatzekoak diren xedapen estatletan eta autonomikoetan ezarritako arauen arabera baliatzen baititu bere botereak.

Udal-hilerriak herri-jabarikoak dira, eta, beraz, hileta-eskubidea emakidaren xede diren lurperatze-unitateen aldi baterako erabilera pribatibora mugatzen da, unitate horiek Udalaren titulartasunekoak izanik, eta hilotz-hondarrak eta hilotzen osasun-araudi apikagarrian zehaztutako giza hondakinak hilobiratzeko emandakotzat jotzen da, beste destinorik eman gabe. 

- Hilerriaren araudia
- Udal ordenantza: 2024

Itsas hilerria

Fidel Iturria udal arkitektoak egin du hilerriaren espazio-konposizio gehiena, baita Basagoiti Arteta familiari dagokion hilerriko kapera berezienarena ere.

Kostaldean egonda, bere kokapen ikusgarriari esker "itsas hilerrien" tipologiaren barruan dago.

Hilerria nola diseinatu zen jakin dezakezu, Getxoko familia garrantzitsuenen arbasoak ezagutu eta hileta-eraikinak inguratzen dituen kutsu espiritualaz blaitu, Fidel Iturria - Nekroturismoa ibilbide autogidatuaren bidez, Getxon.

cementerio

Udal Hilerria

Bostgarrena, z/g
Andra Mari

Telefonoa: 94 460 22 96

Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera 08.00etatik 18.00etara
Asteburuetan eta jai egunetan 09:00etatik 18:00etara
Abenduak 25 eta Urtarrilak 1 08.00etatik 13.00etara
Santu Guztien egunean eta bezperan 08.00etatik 20.00etara