Nire ordainketa
Getxoko Udalak, Eusko Jaurlaritzarekin egindako akordio baten ondoren, sistema eroso eta segurua eskaintzen du, zergadunek zorrak borondatezko bidean nahiz ordainarazpidean ordaindu ahal izateko. Ordainketa modalitate hori egunaren 24 orduetan dago martxan; horrela ez da beharrezkoa inora joatea, ezta ilaran itxarotea ere.
Administrazioaren eta atxikitako erakunde kolaboratzaileen sistemek informazioa partekatzen dute sarean, konexio seguruak erabiliz. Horrela, trukatutako informazioa ezingo du beste inork ikusi Interneten. Datu pertsonalak ere ez dira trukatzen. Administrazioari soilik jakinarazten zaio ordainketa ondo egin den ala ez.
Ordainketa telematikoaren modalitate hori erabiltzeko, atxikitako erakunde kolaboratzaileetako (bankuak eta aurrezki kutxak) ordainketa txartel bat bakarrik eduki beharko da: Kutxabank, Laboral Kutxa, Caja Rural de Navarra, BBVA, Caixabank, Banco Santander eta Banco Sabadell. Horrez gain, Getxoko Udalak emandako ordainagiria ere eduki beharko da. Aurreikusi da beste erakunde batzuk ere sareko ordainketa sistema horretara atxikitzea.
Getxoko Udalarekin dituzun zergak kontsultatu nahi baduzu, edo horietakoren bat ordaindu nahi baduzu, hemen egin dezakezu, erraz eta modu automatizatuan: Horrela, ordainketa datuak zuzenean ordainketen pasabidera bidaltzen dira, eta, beraz, nahi duzun erakundearekin ordaindu besterik ez duzu egin behar.
- Zure zergak eta isunak kontsultatu edo ordaindu ditzakezu Administrazio Elektronikoko Bulegoaren bidez (ziurtagiri digitala izatea beharrezkoa da).
- Zure zergak eta isunak ordaindu ditzakezu Euskal Administrazioen ordainketa-pasarelaren bidez (Nire ordainketa)
Jarraian jaso dira Getxoko Udalaren Administrazio Elektronikoko Bulegoaren bidez ordainketak egiteko jarraitu beharreko pausoak:
- 1. pausoa: Sar zaitez Getxoko Udalaren Administrazio Elektronikoko Bulegoan
- 2. pausoa: Sar zaitez ziurtagiri elektronikoarekin (Izenpe, NAN-e, Camerfirma, BAK, BAKQ,...)
- 3. pausoa: Sar zaitez ezkerreko aldean dagoen menutik Nire ordainagiriak (kontsultak/ordainketak) atalera eta aukeratu ezazu zure nola bistaratu nahi dituzun (zergen arabera edo dataren arabera). Isun bat ordaindu nahi izanez gero, jo ezazu Nire isunak (kontsultak/ordainketak) atalera.
- 4. pausoa: Aukeratu ordaindu nahi dituzun zergak eta isunak eta sakatu ordainagiriak ordaindu botoia.
- 5. pausoa: Euskal Administrazioen ordainketen pasabidera eramango zaitu, bertan datuak beteta izango dituzu eta ordainketa egin ahalko duzu (ez da beharrezkoa ordainagiria edo isuna izatea)
Behin eragiketa egindakoan, erakunde kolaboratzaileak egindako ordainketaren egiaztagiri bat emango dizu. Baliozkoa da guztiz Udal honen aurrean.
Jarraian jaso dira euskal administrazioen ordainketen pasabidearen bidez ordainketak egiteko jarraitu beharreko pausoak:
- 1. pausoa: Sartu euskal administrazioen ordainketen pasabidean.
- 2. pausoa: Bete formularioa ordainagirian jasotako datuekin eta sakatu Onartu botoia.
- 3. pausoa: Egiaztatu sartutako datuak zuzenak direla, eta sakatu Ordainketara joan botoia.
- 4. pausoa: Aukeratu ordainketa egiteko erakunde kolaboratzailea, eta sakatu Onartu botoia.
- Ordainketa egiteko, ezinbestekoa da Getxoko Udalak emandako ordainagiria izatea.
Behin eragiketa egindakoan, erakunde kolaboratzaileak egindako ordainketaren egiaztagiri bat emango dizu. Baliozkoa da guztiz Udal honen aurrean.