Izapidetze elektronikoa
Izapidetze elektronikoa egiteko gida
Getxoko Udaleko zerbitzu elektronikoak jasotzeko beharrezkoa da identifikazio elektronikoa izatea. Getxoko Udalaren egoitza elektronikoko atari honetan onartzen diren identifikazio-bitartekoak daude eskuragarri.
Identifikatzeko laguntza behar baduzu, hemen duzu eskuragarri: Laguntza ---> Identifikazio elektronikoa.
Abantaila nagusia izapide horiek edozein egunetan eta edozein ordutan egin ahal izatea da.
Udalaren edo erakunde autonomoaren egoitzetara joan behar ez izatea.
Espedientearen egoera ikustea.
Hona hemen onartzen diren identifikazio elektronikoko bitartekoak eta horien gaineko informazioa: Izapideak eta zerbitzuak ---> Sinadura nahiz identifikazio elektronikoko sistemak eta ziurtagiriak.
Lehenik eta behin, Administrazio elektronikoko bulegora joan beharko duzu eta autentifikatu.
Hona hemen horra sartzeko laguntza: Laguntza ---> Identifikazio elektronikoa.
Administrazio elektronikoko bulegoaren barruan, Nire erregistro telematikoa aukera aurkituko duzu menuan.. Bertan, udalari eta/edo bere erakunde autonomoei eskaera bat egiteko aukera dago.
Lehenengo, egin beharreko izapidea zein erakunderentzako den aukeratu ezazu. Hartzailearen arabera, egin ahal dituzun hainbat izapideren ereduak izango dituzu eskuragarri.
Egin behar duzun izapidearentzako eredu zehatza aurkitzen baduzu, nahitaezkoak diren datuekin bete ezazu, beharrezkoa den dokumentazioa erantsi eta eskaera bidali.
Eredu zehatza aurkitzen ez baduzu, eredu orokorra erabili dezakezu zure eskaera aurkezteko.
"Nire erregistro telematikoa" atalaren barruan, zure eskaeren egoera ere kontsultatu dezakezu.
Bertan klik egitean, egindako eskaera zein data-bitartean bilatu nahi duzun adierazi eta bilatzeko botoia sakatu.
Egindako eskaera guztien zerrenda agertuko zaizu, eskaera egin zeneko data, horren egoera, etab. adierazita.