Jakinarazpen Elektronikoa
Jakinarazpen elektronikoa erabiltzeko gida
Egoitza Elektronikoan udalaren eta/edo erakunde autonomoen administrazio-jakinarazpenak argitaratzea da; argitalpen horrek ondorio juridikoak ditu, hala nola dokumentazioa aurkezteko epeen hasierak, alegazio-epeen hasierak eta abar.
Jakinarazpenaren edo jakinarazpenen hartzaile diren pertsonek edo erakundeek, bai eta haien ordezkariek ere (ordezkaritza-ziurtagiria erabiltzen dutenek edo Getxoko udalari ordezkaritza horren berri eman diotenek), jakinarazpena eskuratu ahal izango dute, aldez aurretik onartutako edozein ziurtagirirekin Getxoko udaleko Administrazio Elektronikoaren Bulegoan identifikatuta.
Getxoko udalaren zerbitzu elektronikoetara iritsi ahal izateko beharrezkoa da identifikazio elektroniko bat izatea. Getxoko udalaren egoitza elektronikoaren atari honetan identifikaziorako onartutako bitartekoak zeintzuk diren ikus dezakezu.
Zure burua identifikatzeko laguntza hemen aurki dezakezu: Laguntza --> Identifikazio Elektronikoa.
Behin geure burua kautotuta, menu bat dugu eskuragarri dauden zerbitzu guztiekin.
Ezkerreko menuan Nire Jakinarazpenak aukeratuko dugu. Azpimenu bat zabalduko da eta bertan jakinarazpen guztiak ikusi ahal izango ditugu, irakurri gabe daudenak, jada irakurritakoak, epez kanpo irakurritakoak eta baztertutakoak, eta jakinarazpen-kanala aldatu ahal izango dugu.
Aukeretako bat hautatzean, eskura ditugun jakinarazpen guztien zerrenda agertuko zaigu.
Gutun-azalean klik egitean jakinarazpena jaso dela sinatzeko eskatuko digu.
Nola sinatu eskatzen digu:
Sinatzeko metodoa hautatu ondoren, ziurtagiri digitalak aukeratzen baditugu, honako mezu hau aterako digu eta Idazki Desktop exekutatuko du. Instalatuta ez badaukagu, sinatu aurretik instalatu beharko dugu.
Sinatu dugunean eta berriz gutun-azalean klik egitean, jakinarazpenaren datuak agertuko zaizkigu, dokumentua ikusi ahal izango dugu, irakurri izanaren egiaztagiria atera ahal izango dugu eta baita eskura jarri izanaren frogagiria ere.
Jakinarazpen-kanala ere alda dezakegu; kanal hori elektronikoa edo paperezkoa izan daiteke.