Euskadi Bono Denda 2022
2022/5/17
Eusko Jaurlaritzak bonu-kanpaina berri bat abiarazi du hiriko merkataritza-establezimenduetako eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzuetako kontsumoa suspertzeko.
- Atxikimenduak 2022ko maiatzaren 17tik 26ra.
- 10 €-ko deskontu-bonuak izango dira 30 €-ko gutxieneko erosketetarako.
- Establezimendu bertan erosketa egiten den unean eskatu eta trukatuko dira.
- Establezimenduak egiaztatuko du erosleak 16 urte baino gehiago dituela eta egoitza Euskadin duela, eta NANa eta tiketaren kopia erregistratuko ditu, “Euskadi Bono Denda” plataforman.
- Pertsona bakoitzak gehienez ere 5 bonu jaso ahal izango ditu, guztira 50 euroko balioa dutenak, eta erosketa berean edo gehiagotan erabili ahal izango ditu, establezimendu batean edo gehiagotan.
- Bonuak bateragarriak izango dira beste administrazio batzuek emandakoekin, oinarrietan jasotako baldintzen arabera.
- Bi aldi ezartzen diraEuskadi Bono Denda bonuak trukatzeko:
- Lehen aldia: 2022ko ekainaren 2tik uztailaren 3ra.
- Bigarren aldia: 2022ko urriaren 1etik abenduaren 4ra.
- Erakundeak bonuen birbanaketa egingo du azaroaren 4an, eta, horren bidez, esleitutako bonuen gutxieneko ehuneko bat erabili ez duten establezimenduei (oinarrietan ezarrita dago ehuneko hori) bonu gutxiago emango zaizkie.
Programaren webgunea eta atxikimenduak
Laguntza telefonoa: 946 85 63 10
Informazio gehiago