2024/10/14
Urriaren 17tik azaroaren 25era (edo bonuak agortu arte) Getxobonoko bigarren kanpaina egingo da Getxon. Oraingo honetan 17 enpresa berri atxiki dira deialdira, eta ia 240 establezimenduk eskainiko dituzte berehalako deskontu horiek bezeroen artean.
16 urtetik gorako pertsonak trukatu ahal izango dituzte, NAa, AIZ edo pasaportearen bidez adina egiaztatuta.
Getxobono
Getxobonoak zuzenean atxikitako establezimenduetan aplikatuko dira erosteko unean. Erosketetan 20 euroko edo gorako zenbatekoan 5 euroko deskontua aplikatzen da, eta 40 euro edo gorako erosketa-zenbateko bakoitzean 10 euroko deskontua. Erosketa bakoitzean gehienez 4 bono pila daitezke.
Saltokiek ez dute eskudirurik itzuliko; beraz, erosketen gutxieneko zenbatekoa adierazitakoa izango da. Gehienez 5 euroko 3 deskontu-bono eta 10 euroko beste 3 deskontu-bono erabili ahal izango dira pertsona bakoitzeko aldi honetan.