2024/9/25
EUSKALITek antolatu du Kudeaketa Aurreratuaren Europako 30. Astea.
2024ko urriaren 14tik 25era izango da Kudeaketa Aurreratuaren Europako 30. Astea, “LEHIATZEKO TALENTUA ETA JASANGARRITASUNA”, lelopean; horren baitan biltzarra egingo da urriaren 16an eta 17an, Bilboko Euskalduna Jauregian.
Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astean sustapena eta hedapena helburu duten hainbat ekitaldi gauzatzen dira, kudeaketa aurreratuari buruzko jardunbide egokiak nahiz esperientziak trukatze aldera. Urtero egiten da Europako Erkidegoan, urritik azarora bitartean.
EUSKALITen EAEn egiten den ekitaldia koordinatzen dugu; batez bestean 40 ekitaldi egiten dira urtean, 50 erakunde inguruk hartzen dute parte antolakuntzan eta 2.500 pertsona inguru bertaratu ohi dira.
Honako saio hau egingo da Getxon:
Ekitaldiaren izenburua | Gaitasun sozioemozionalak, ongizaterako eta behar bezala jarduteko giltzarri |
Nori zuzenduta dago? | Haien kudeaketa eta enpresako langileen ongizatea hobetu nahi duten mikroenpresei, edozein sektorekoak direla ere. Enpresei eta ekintzaileei aholkularitza ematen lan egiten duten erakunde publikoetako teknikariak. |
Eguna, ordutegia eta lekua | Urriak 15 14:00-16:00 Getxo Elkartegi, Ogoño 1. Areeta |
Izen-ematea |
Honela eman dezakezu izena:
|
Kudeaketa aurreratuaren elementua | 3. Pertsonak (Giza Baliabideak, segurtasuna, prebentzioa, gaitasunak, konpromisoa, parte-hartzea, lidergoa, etab.) |
Edukia | Kudeaketa-lidergoari buruz mikroenpresei eskainitako prestakuntza etengabea erakustea. Planteamendurako jorratu ditugun hausnarketa batzuk aipatuko ditugu. Lortutako emaitza batzuk aurreratuko ditugu. |
Europako Astearen baitan, ekitaldien bi formatu egongo dira: batetik, urriaren 16an eta 17an biltzarra egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian eta, asteko gainerako egunetan, urriaren 14tik 25era bitartean, ekitaldi gehiago eskainiko dira, aurrez aurrekoak, birtualak nahiz mistoak, non askotariko alorrei (industria, zerbitzuak, osasuna, hezkuntza, etab.) lotutako kudeaketa aurreratuari buruzko gaiak jorratuko baitira.
Aurrez aurreko biltzarra izango da, baina streaming bidez ere eskainiko da. Izena eman behar da aurretik.