MEC 2024 diru-laguntza eskatzeko epea zabalik
2024/4/23

Zabalik dago epea laguntza eskatzeko merkataritza-establezimenduak eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzu jakin batzuetako establezimenduak modernizatzeko (MEC 2024) (MEC 2024). Atzo, apirilak 23, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen programa arautzen duen agindua.
MEC laguntza-programaren 2023ko edizioak 4.050.000 euroko aurrekontua du. Gaurtik aurrera, ekainaren 20tik, eta 2023ko irailaren 30era arte, edo programari esleitutako kreditua agortu arte eskatu ahal izango dira. Laguntzak 2022ko urriaren 1etik 2023ko irailaren 30era bitartean egindako inbertsioak finantzatzeko dira.
Aurten, laguntzaren ehunekoa 40ra arte igoko da, baita dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa ere: iaz 9.000 €-koa zen, eta aurten 10.000 €-koa izango da.
Programak bi laguntza-lerro ditu:
- 1 lerroa.- Merkataritza-establezimenduaren edo merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzu jakin batzuetako establezimenduaren azpiegitura eta ekipamendua berritzea: merkataritza-establezimenduak egokitzeko, berritzeko edo handitzeko obrak eta instalazioa, edo energia aurrezteko edo eraginkortasunez erabiltzeko neurriak ezartzea. Altzariak, makineria, errotulazioa, segurtasun-sistemak, klimatizazioa eta abar erosi, instalatu eta muntatzea ere aurreikusten du. 1 lerroko laguntza jasotzeko gutxieneko inbertsioa 3.000 € izango da.
- 2 lerroa.- Teknologia berriak eta berrikuntza txertatzea: enpresa-kudeaketa hobetzeko, zerga-egokitzapenerako (TicketBAI), web-orrien bidez produktuen merkaturatzea sustatzeko eta abarretarako ekipo eta aplikazio informatikoak sartzera bideratua. 2 lerroko laguntza jasotzeko gutxieneko inbertsioa 1.000 € izango da.
Informazio gehiago